 
        
      Denboraldia bukatuta laburpena egin dezakegu
taldeko jokalarien jokoaz. Esan dezakegu maila ona aurkeztu duela
taldea aurten, zeren ia jokalari guztiak %50 baino gehiago baitute.
Aritzek, beti zaila den lehen mahaian jokatzen, puntuen erdia lortu
ditu, bakarrik partida bat galtzen, oso lehen tableroa solidoa.
Agustinek jokatu du bigarren mahaian, eta nahiz eta puntu erdiak lortu
ez du denboraldia oso ona burutu. Partida gehienak bigarren mahaian
jokatu du (lehen mahaian jokatu zuen bakarra irabazi zuen) eta puntu
gehiago lortu behar zuen. Indarreko zerrendan hirugarren postuan Tinin
dago, puntu baino erdiak lortu ditu, eta denboraldi ona egin duela esan
dezakegu. Nahiz eta oso txar hasi (3/1) baino oso ondo berreskuratu
zuen denboraldia oso ondo bukatuz, agian iaz ez jokatzea ordaindu du.
Denboraldi ona ere Guerrerorena %64kin, betiz oso solidoa eta puntu
onak eskuratuz talderako. Zertxobait dezepzionate Espineko denboraldia,
nahiz eta bere %50 txarra ez izan pixka bat gehiago espero zen.
Hurrengo mahaian Jumik jokatu du, eta oso meritugarri %43 lortu du
iazko performantzea hobetuz y eta partida gehiago jokatuz ere.
Bukatzeko Eneko Iradiren debuta, nahiz eta partida galdu zihur gaude
oso laster puntuak lortuko duela talderako.  
        
        
      Txapelduna izan den taldea oso denboraldi ona
burutu du, nahiz eta puntu beltza eduki Mundarroren kontra. Lehen
mahian eta partida guztiak jokatuz Javi dago, pixka bat gehiago espero
zen berarengandik iazko denboraldian 7/6 lortu eta gero, agian anbizioa
soberan izan du eta 4 partida galdutakin ordaindu du. Bigarren
tableroan Iosuk jokatu du, oso denboraldia ona 11/9 lortuz Mundarron
galduz. Oso ondo Félix hirugarren mahaian 11/9½ lortuz, ez zen
gutxiago espero berarengandik, taldeko kapitaina taldeko zutabea izan
da. Laugarren mahaian Eneko jokatu du, ez du denboraldia oso ona
burutu, bi porrotak gehiago dira andoaingo jokalari talentosorentzat,
baino espektakulo eman nahi duzunean nohizbenak zero batekin ordaintzen
duzu. Jokatu duen azken jokalaria Andreas Zilm da, bi porrotak lortu
ditu, zihur gaude bere jokoa laster hobetuko duela eta ilusioakin
ikusten dugu bere futuroa taldean.  
      << atzera  
       |