Bakarko Emaitzak
       
        
      Lehen emaitza aipatzeko Tininena da, 6 puntu lortu ditu,
taldeko %27, %67 eginez eta partida bakar bat galduz Tolosaren aurka.
Aipatzeko da ere Aritzek egin duen txapelketa, 5,5 puntu egin ditu
%61-ekin 2 partida galduz, 4 irabaziz eta 3 berdindu ditu.
Azpimarratzekoa da ere Espinek egin duen torneoa, ez du partida galdu
eta 5 puntu lortu ditu, Baionako pseudo-partida kontatzen badugu, eta
bere esanetan, txapelketa hoberena egin du. Agustinek 3 partida
bakarrik jokatu ditu eta %50 lortu du, bere mailarekin emaitz diskretoa
izan da. Claudiok 8 berdinketa lortu ditu eta partida bakar bat irabazi
du, ia beti lehen taulan jokatzen, eta Tolosaren aurka pseudo-partida
hori kontatzen ez badugu %50 baino gehiago lortu du. Alde txarrenean
Jumi eta Eneko topatzen dugu, Jumik jokatutako hirurak galdu ditu eta
Eneko azken ihardunaldiko berdinketa bakarrik lortu du.  
      << atzera  
       |