Agustin de Leitza Xake Elkartea


» hasiera
» elkarteko bazkideak
» taldekako txapelketa
» azken txapelketak

» loturak

2008 Euskadiko Txapelketa 1. Maila

   
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
Puntuak
1
Orvina B
1
½
1
2
19
2
Ruta de Europa B
½

½
1
½
½
2
3
Barakaldo
½

½
2
4
2
½
19
4
Rey Ardid

2
3
21½
5
Gros B
3

2
3
2
18½
6
Oberena
½
2
2
2

2
2
18
7
Eguzki Urnieta
3
0
2

3
18½
8
Lasarroloeta
3
2
2
1

0
15
9
Fomento Cultural 2
1
1
4

23½
10
Mikel Gurea
2
½
2
½
½

13½
Gros B-Eguzki neurketaren emaitza horrela izan da Martiarena-Tung partidaren emaitza 0-0 izan delako. Larrasoloeta -2 dauka Fomentoren aurka aurkeztu ez zelako.

horri nagusira itzuli

Egutegia

1. ihardunaldia

 

1. ihardunaldia (2008-1-12)
Orvina B
Mikel Gurea
Ruta de Europa B
½
Fomento
Barakaldo
2
2
Larrasoloeta
Rey Ardid
Urnieta
Oberena
2
2
Gros B

ˆˆ gora

2. ihardunaldia

 

2. ihardunaldia (2008-1-19)
Mikel Gurea ½ Oberena
Gros B Urnieta
Larrasoloeta Rey Ardid
Fomento ½ Barakaldo
Orvina B ½ Ruta de Europa B

Garaipena Grosen? Agian

Gure berriemaleen kronikaren falta hor doa Grosen igaro zen kronika txiki bat.

Deigarri iruditu zitzaigun lehen gauza giroa zen, Grosek eta Easok jokatzen zuten han eta Fortunak ere bere egoitzatik bota zitzaien hiriko santuagatik, ohikoz kanpo bigarren gauza zen isildun minutua Robert J. Fischer oroimenean. Partidak hasi ziren eta arratsaldearen erdian gertatu zen jardunaldiko eztabaida, Enekori telefono mugikorra jo zitzaion, tresna madarikatua itzalita zegoen baina alarma ez, eta hori da jo zuena. Groseko jokalariaren erreklamazioa, tele-epaileari deia, eta azkenean epaileak esan zuen partida jarraitzeko, partida Enekoren garaipenarekin bukatu zen mateko eraso batekin, baina Grosekoek erreklamatu dute puntua. Ikusi behar non bukatzen den dena.

Gainontzeko mahaietan ez zen apartekorik pasa. Lehen mahaian Iosuk Aritzen estiloan jokatu zuen, eta galdu zuen, lehen partida izan zen bukatzeko. Bigarren mahaiak ikusi zuen kapitainaren buelta, eta nabari egin zen. Benoniko bariante batean sartu zen non joko lasai espero zuen, baina posizio txarrean aurkitu zuen bere burua eta kalitatea sakrifikatu beharrean. Oso final zail batera ailegatu zen, beltzak irabazteko aukerak izan zuen dorrea sakrifikatuz , baina ez zuen egin eta taulak sinatu ziren. Bukatzeko hirugarren mahaian Claudiok irabazi zuen, Javiren presentzia hipnotikoaren esker, aurkariak posizioan murgildu zen eta denbora agortu zitzaion, denbora galtzeko Javik ez du preziorik. Bukaerako posizioan, beharbada, Claudiok dauka abantaila pixka bat, baina partida edozer gerta izan zitekeen.

Orain komite zer esaten duen zain.

 

ˆˆ gora

3. ihardunaldia

 

3. ihardunaldia (2008-1-26)
Ruta de Europa B
2
2
Mikel Gurea
Barakaldo
½
Orvina B
Rey Ardid
3
1
Fomento
Gros B
Larrasoloeta
Urnieta
2
2
Oberena

ˆˆ gora

4. ihardunaldia

 

S
4. ihardunaldia (2008-2-2)
Urnieta
Mikel Gurea
Oberena
2
2
Larrasoloeta
Fomento
1
3
Gros B
Orvina B
Rey Ardid
Ruta de Europa B
½
Barakaldo

Besoak gora!

Urnieta 2½ – Mikel Gurea 1½

Glasgowko trenaren lapurrak, mendearen lapurreta ezaguna, amateur hutsak ziren Urnietako taldearen kideekin konparatuta, a zer nolako atrakua gaur arratsaldean ikusi duguna eta biktima bezala igo berriak diren Mikel Gurea eduki duena! Porrot latza eta merezituta izan behar zuena, azkenean garaipen sinestezin batean bukatu da. Zer nolako era lehen garaipena lortzeko (Groseko puntuarekin zer gertatzen den zain). Urnietako jokalariek erakutsi dute gero eta gutxiago dakitela xakeaz, baina hori bai, arrakeroek bezala, euren errepertorioen truku guztiak saiatu dute.

Eta hori nahiz eta gaurko aurkaria aproposa zirudien puntu asko gehitzeko. Euren sailkapena, euren emaitzak, taldekideen ELOa…, denak eramaten gintuen pentsatzera gaurko aurkaria jango genuela, baina gutxigatik ez dugu indigestio bat jasan, eta zapore mikatz batekin joaten gara galdutako abaguneagatik.

Corral 1 – Irañeta 0

Javik lorturiko lehen garaipena. Baina emaitzaz aparte ez dago besterik opatzeko. Partida ez da historiara pasako bere teknikagatik. Oso apertura arrarora beltzarena, lauki zuriko alfila oso azkar mugitzen baitu. Javik tirabiratzen du arerioa eta bizirik lurperatzen du. Javiren peoiek hilkutxaren iltzeak egiten dute, eta esan daiteke beltzen alfila Tutankamonen momia baino etorkizuna gutxiago daukala. Denak iragartzen du garaipen eroso bat gure lehen mahaiarentzat. Baina partida fase arraro batean sartzen da. Maniobrako joko bat, ulertezina ikuslearentzat, eta bien denbora estuasuna. Zurien posizioa hobea da baina denbora estuasunaren loterian edozer gerta daiteke. Eta hori da gertatzen dena. Javik peoi pozoitsu bat jaten du eta bere aurkariak bortizki erasotzen du. Hemendik aurrera akatsak etengabe. Duelu bat dirudi: “zuk lorrintzen baduzu, nik gehiago”. Sortez, nafar jokalari gazteak pino bat plantatzea nahi du, eta mokordoz betetzen du ohola. Kiratsa jasanezina da, eta euliak etor baino lehen, beltzak uzten du partida. Erabaki jakintsua.

Razkin 1 – Aguirre 0

Mutil honek arazoak ditu. Eta larriak, oso larriak. Ez da bakarrik oso kaxkar jokatzen ari dela, edo beti denbora estuasunetan erortzen dela, baizik eta, oso gauza arraroak gertatzen ari zaizkiola. Beno, ez ditzagun gertakizunak aurreratu. Apertura aluzinagarria zuriarena, doi-doi piezak mugitzen dakien norbaitena bezalakoa (behar den errespetuarekin esanda, noski). Iosuk oso baikor dirudi, eta ezohiko azkartasunarekin mugitzen du, eta garaipen erraz batean pentsatzen du. Baina bat-batean zerbait okertzen da. Zuriak ondo jokatzen hasten da, eta Iosuri ideiak ez zaizkio etortzen. Ez du planik ikusten eta mantso eta makal jokatzen hasten da. Oso makal. Hain gaizki non posizio zail batean erortzen da. Eta gainera denborarik gabe. Gutxienez bere aurkaria ez da jenio bat eta bizia barkatzen dio aldi batzuetan. Horrela, txarrena pasa dela dirudi. Momentu erabakigarriari heltzen gara: beltzen 39. mugimendua. Minutu bat eta hamabost segundu ditu erlojuan, Iosuk aztertzen ditu mugimendu desberdinak eta dorrea mugitzen du. Posizio guztiz berdinduta geratzen da, eta taulak gertu dira. Dorrea mugitzea minutu bat eraman zaio, beraz, hamazazpi segundo geratzen zaizkio erlojuan. Beno, hori da berak uste duena, dorrea mugitu zuenean eta erlojuari eman zionean oholean dagoen posiziora bueltatzen delako, baina bere denbora aurrera doa! Ez du botoia ondo sakatu eta atzerako kontaketa jarraitzen du: 17, 16, 15... Eta Iosu ez da konturatzen! Konturatu den pertsona bakarra handik pasatu zen partidak ikusteko, bere taldekidea Claudio izan da. Indargabe ikusten du egoera eta oihuka itotzen du, mesedez begira iezaiozu erlojuari, mesedez! Alferrik da. Ez dago ezer egitekorik. Bakarrik denbora agortu zaionean Iosu konturatzen da egoeraz, eta bakarrik gai izaten da “Ostia, bandera erori zait!” esateko. Bere taldekideek, egoerari ohituta, bakarrik burua mugitzen dute. Irakurlearen imajinazioari uzten diogu zer pentsatuko zuten taldekideek.

Manso ½ – Mancha ½

Dirudienez Félixek aurtengo espezialitatea dela, Tarzan ez luke salbatuko partidak salbatzea. Gaur, joan den asten Grosen bezala, inork zentimo bat ez zuelako ematen bere posizioaz. Apertura amaitu ondoren hasi dira gauzak okertzen. Eta mugimenduak joan ahala posizioa maldan behera zihoan. Bere posizioa oso txarra zen: peoien estruktura txarragoa, alfil txarra, peoi bat gutxiago... oso txarra, hau da, arratoi bezala galduta zegoen. Baina, mirakuluak mirakulu, aurkaria ez da gai izan partida bukatzeko –eta nahiko erraza zen- eta bat-batean, Félixen alfil txarra, hil bezalakoa zena, espazioak aurkitzen zituen. Erregea arrotz ipintzen da, eta aurkariaren atzealdetara joatearekin mehatzen du. Partidak hain irauli handia ematen du, non Félixek irabaztea nahi duen!. Azkenean, xakearen onurarentzat, dena balio dena pentsa ez dezagun, jokalari nafarrak taulak lortu ditu. Bakarrik gauza bat geure buruari galdetzea geratzen da, non dago guk ezagutzen dugu Félix? Non dago hain estilo klasikoa eta ortodoxoa daukan jokalaria? Trucker arrunt batean bilakatu da?

García 0 – Martiarena 1

Partida honekin marka guztiak apurtu dira. Errekor bat apurtzeko balego, Enekok apurtu du. Hola Ludwgi van Beethoven egin zuen “Poztasunari oda”, ziur gaude gaurko partidaren izenburua izan daitekeela “infamiari oda”. Iosuk esan du, burutazio bitxiak edukitzeko seigarren ahalmen bat dauka Iosuk, estilo Ganbara izan dela (Andoain ezagutzen ez duenari, Ganbara herriko taberna bat da). Jokalariak baso bat patxaran edukitzea bakarrik faltatzen zen. Zin egiten dugu ez garela gauzak handitzen. Apertura epaitegira joateko izan da, joko erdian –Enekokin bere endrokearen aurreko peoiak aurreratzen- zeta serieko mailako izan da, eta finala friki izateari gertu gelditu zaio. Benetan, zerbait esanezina. Enekoren aurkaria, mila aldiz irabazi zezakeen, baina emozioa ematea izan nahi du. Partidaren azken zatia futbol aldea izan du, tiki-taka baina xakeari ezarrita: xake, tiki, jaten dut peoi ba, taka, beste xake bat, tiki, beste peoi bat, taka, hemendik xake bat, tiki, hemendik beste peoi bat. Eta horrela, zuriak peoirik, dorrerik, eta ezer ezekin gabe geratu arte, ea zero azpian sinatzera! Partida zakarrontzira, baina, dibertigarria izan da tiki-takarena.

Zer gehiago esan dezakegu?

ˆˆ gora

5. ihardunaldia

 

5. ihardunaldia (2008-2-9)
Mikel Gurea
½
Barakaldo
Rey Ardid
Ruta de Europa B 
Gros B
3
1
Orvina B
Oberena
Fomento
Larrasoloeta
1
3
Urnieta

Un pasito pa'lante ...

Larrasoloeta 1 – Urnieta 3

Joan den asteko egun makala eta gero (2½-1½ –eta eskerrik asko- irabazi genion teorikoki ahul zen Mikel Gurea taldeari), ia erabakigarria zirudien Durangon jokatu behar genuen partidak Larrasoloeta taldearen kontra. Aurkako taldeak ia gure txapelketa bera eginda zuen, aurkari berberekin jokatuz eta puntu erdiko abantaila eramaten zitzaigun. Beraz, irabaziko zuen taldeak abantaila psikologikoa eskuratuko luke, eta gainera desenpateko abantaila edukiko zuen (eta dagoen berdintasuna ikusi eta gero ez da ahuntzaren mina).

Aurkeztuko genuen taldea joan den astetik erabakita zegoen, eta Real Madrid galacticos bezala, aldaketekin jarraitu ditugu. Horrela, taldeko bostek 4 partida jokatu dituzte eta batean atseden hartu. Garraio ere erabakita zegoen. Bilboko bidaia eta gero, Iosuk oso garbi utzi zuen bere ezezkoa kotxea hartzera (“nahiago dut auto-stopa egitea nire kotxean baino”). Gauzak horrela, ez zegoen beste erremediorik Félix gurpila gartzeko eta bere automobileko trebezia erakuts diezagun. Eta hau dena bere bolido berrian.

Baldintza honetan Urnietako taldeak A-8 hartu zuen Durangorantz, lehiaketaren inportantzia gogoan edukiz. Nola joan ziren partidak?

Diego Sarralde 1 – Javier Corral 0

Zuriak ultra-defentsibo eskema bat jokatu zuen, Javik ez zuen arazorik partida berdintzeko. Tamalez, denbora asko gastatu zuen, bitartean, bere aurkariak oso azkar mugitzen zuen. Joko erdia horrela jarraitu zen, zuriak oso azkar eta motel jokatzen eta Jotak denbora gero eta gehiago xahutzen, egoskortuta abantaila emango zion plan bat aurkitzen. Horrela erabakigarri gertatu zen momentura iritsi zen: posizioa garatu zen non zuriak bere damako aldeko nagusitasuna martxan jarri behar zuen eta Javik bere nagusitasuna erregeko aldean inposatu. Lehia pil-pilean zegoen. Partidak oso interesgarria zirudien... baina inoren kalkuluetan ez zen sartzen Javok egin zuen sekulako akatsa, pieza gutxiagorekin utzi zitzaion eta inolako kontra-jokorik gabe. Bere buruarekin haserretuta, bere agonia mugimendu batzuekin luzatu zuen baina azkenean laga egin behar. Lastima!

Iosu Aguirre 1 – Sabino Arauzo 0

Bigarren mahaian oso partida ikusgarria jokatu zen. Iosuk oso agresibo gambito bat hautatu zuen. Mugimendu gutxi eta gero eta posizio berri batera ailegatu zen. Iosu denborako tonak eta tonak gastatu zuen eta oso gogor denbora estuasunera heldu zen. Egoera horretan, sen onak esaten du azkar eta erraza mugitzea. Baina ez, Iosuk erromantikoaren trajea ipini zuen, eta bere azken minutuak gastatu zituen eta oso posizio nahasian sartu zen. Bat, bi, hiru pieza sakrifikatu zituen, eta momentu batean bere pieza guztiak mehatxupean zeuden. Horren truke oso atake indartsua zeukan, beltzaren erregea erdian harrapatua baitzegoen. Nor garaituko da? Beltzen daukan denbora eta materialaren abantaila edo ezezaguna den Iosuren espiritu erromantikoa? Bere taldearen lagunek ez dute uste denbora emango diola Iosuri bariante guztiak kalkulatzeko, baina Urnietak bigarren mahaiak, antzeko denbora estuasunei ohituta, oso ondo mugi zen eta partida irabazi zuen estilo onekin. Gero kritikak jasan behar “Jo, tío, ze pasada denborarekin”, “ez dut zure partidak begiratu nahi, urduri jartzen nauzu”... berak esaten die baietz, arrazoia zeukatela, baina bera bere baitan pozik dago. Partida bat baitauka mundu guztira erakusteko.

Jesús Unzueta 0 – Félix Manso 1

Laugarrenean Felixek lortu zuen garaipen bat ospatzea. Hori egiteko asko sufritu behar izan du, oso susmagarriak ziren posiziotik pasa eta bere aurkiaren akatsak aprobetxatu behar izan du. Nahiz eta apertura ez zion arazo handiegirik iragartzen gure kapitainari. Zurien joko pasiboa eta Felixek oso erraz berdintzen zuen. Bi jokalariak sartu ziren partida maniobrero batean eta partida lehertzen da zuriak erdialdea irekitzen duenean. Felixek kontaatakatzen du eta badirudi abantaila lortzen duela, baina irudipena bakarrik da, zuriak irabaz zezakeen bariante bat ez zuelako ikusi. Oso nahasia zen posizio batera iritsi zen, Felixek hobeto jasan zuen tentsioa eta irabazi zuen partida. Ze nolako urduritasuna!

Claudio Mendikute 1 – Iñaki Lombraña 0

Hara, hara, gure izar fitxaketakin! Oso garaipen ona Claudiorena, Karpoven estiloan peto-petoan. Andoain taldeko kapitainak, Aritz Rabadán jauna, partida hau ikusikotan pozez negar egingo zuen. Adibide klasiko bat izan da, nola abantaila pixkanaka-pixkanaka gehitzea irabazi arte. Zuria aperturatik abantaila txikiekin irten zen, alfilaren bikotea lortu zuen, daman aldean peoien abantaila, irekita zegoen zutabe bakarraren kontrola... manualetan bezala. Eta gainera denbora estuasunetan erori gabe. Eta gainera kalitate sakrifizio dotore batekin bukatu zuen partida. Beltzak partida laga egin behar eta Claudiori zoriondu bere jokoagatik. Orain galdetu behar dugu geure burua, lehen mahai-gai berri bat daukagu? Zer nolako desioak eskutatzen du Claudiok? Dirua eskatuko du gurekin jokatzeko? Zalantzak argi geratzen diren bitartean, zoriondu behar dugu geure burua fitxaketagatik, eta bide beratik jarrai dadin opatzea.

Beraz, gure aldeko 3-1, emaitza zuzen dela esan dezakegu partidak ikusi eta gero. Joan den asteko zapore gatza kendu dugu, eta sailkapenaren azken postuetatik alde egin dugu pixka bat. Baikorrak direnak igotzeaz hitz egiten dute. Baina lasai, pixkanaka-pixkanaka, gaurkoa pauso txiki bat besterik ez izan da, un pasito pa'lante. Hurrengo txandan Fomento. Klasiko bat. Ea zer gertatzen den.

 

ˆˆ gora

6. ihardunaldia

 

6. ihardunaldia (2008-2-16)
Larrasoloeta Mikel Gurea
Fomento Urnieta
Orvina B ½ Oberena
Ruta de Europa B Gros B
Barakaldo ½ Rey Ardid

...un pasito pa'tras

Fomento 2½ – Urnieta 1½

Zer gutxi irauten duen pozak pobrearen etxean! Nahikoa da taldearen baikorrak igoeran pentsatzea, Fomento taldearen aurkako neurketa gure errealitatera gu jaisteko, eta gure buruak konbentzitzeko, gaur egun ez jaistean bakarrik pentsatu behar dugula.

Oreretako taldearen aurkako neurketak klasikoetan bihurtzen ari dira, gure oroimenetan daukagu, besteak beste, gure garaipena lehendabizi jokatzen genuenean Euskal txapelketaren ohorezko mailan, orain urrun dagoen 2002-03 denboraldian, baita hurrengo urtearen izugarrizko porrota ere, noiz 4-0 irabazi gintuzten, eta nola ez, 2004-05 denboraldiaren azken txanda dramatikoa, 2-2 batekin bukatu zen, eta ondorioz, gero arte esan behar genion ohorezko mailari. Beraz, Fomento aurkako neurketek, bere jokalariek kategoriagatik eta klubaren historiagatik, oso zapore berezia daukate guretzat, eta oso lehiatuak ohi dira, eta intzidenteak ere badaude (baina beti lehiak eraginda). Aurtengo denboraldiaren neurketa osagai guztiak batzen zituen berriro lehia handia ikusteko xakeko mahaietan, eta egia esateko, kontrako emaitza alde batean utzita, uste dugu horrela izan direla.

Ostirala, 22:30tan, neurketaren bezperan. Orain dela 20 urte baino gehiago ohikoa denez, Urnieta eta Andoaingo taldearen kideak batzen dira Agustín de Leitza elkartean. Nork jokatu behar duen eta printzipioz jokalari guztiak libre daude. Eztabaida egongo da bihar jokatzeko? Ez, berehala taldearen kapitainak, Felixek, esaten du berak nahiago duela atseden hartzea oso aste gogorra izan duelako eta bihar goizean lan egiten duelako. Taldekideek ondo ikusten dute hori eta erabakita geratzen da nork jokatuko duen. Lehen jardunaldian, Bilbon Rey Ardid taldearen kontra jokatu zutenak jokatuko dute. Behin hau erabakita, aurkaria aztertu behar da. Fomentok orain arte aurkeztu dituen taldeak ikusita, eta neurketaren garrantzia ikusita ez dago salantzarik: ziur talde gogorrena aurkeztuko dutela (JJ – Agirretxe – Hugo eta laugarren mahaian Aitor Gonzalez edo Alvarado izan daiteke – gero ikusiko dugu gure iragarlearen dohaina ez daukatela ezer inbidiatzeko pitonisa Lolarenari-). Kirol preparazio faltan, nahiago dugu plan orokorra egitea:

•  Javi eta Iosu: funtsezkoa da erlojua kontrolatzea. Ez dago dudarik aurkariek ahultasun honen kontra jokatuko dutela, beraz, azkar mugitu eta ez bizia konplikatu!

•  Eneko: hasteko, itzali poltsiko madarikatu hori!, eta gero lasai jokatu, mantso, ez galdu burua, eta ez egin gauzak arraroak.

•  Claudio: ari zaren bezala jarraitu txo.

Nahiko oinarrizko plana, baina funtsezkoa da partidak ondo jokatzeko. Hau da teoria zioena, baina, nola jarri zuten praktikan taktika hau gure taldekidekoek? Ikus dezagun:

J.J. Sáez 1 – Javier Corral 0

Lehendabiziko aldiz ikusi dugu Javiren partida bat non Javik ez du nozitu denboraldiaren estuasunik. Baina zer preziotan! Gure lehen mahaia ez da bere mailan egon eta gogoratzen diogun partida txarrenetariko bat jokatu du. Dagoeneko bere hirugarren mugimendua zalantzazkoa izan da, txarra ez esateko. Iosuri bere begiek ateratzen zitzaizkion bere lekutik. Nola erabil dezake inoiz jokatu ez duen, detaileak ezagutzen ez duen eta oso ondo datorkion bere aurkariaren estiloari eskema bat? Oso txarra, bere buruaz beste egitea. Baina hori bai, azkar jokatuz. Beste batean eternitate eraman zenizkiokeen erabakiak, gaur segituan hartu ditu. Cowboy bezala, Lucky Luke berria, bere itzalaren baino azkarragoa. Baina hori bakarrik izan da: Javiren itzala izan da.

Iosu Aguirre 0 – Txu Agirretxe 1

Javi denbora kontrolatzeko lezioa ondo ikasita eraman zuen bitartean (hori bai, beste ikasgaiak ikasi gabe), Iosuk ez zekarren etxekolanak eginda, eta ezin du ekidin denbora estuasunean erortzea. Bere aurkariak oso azkar mugitzen zuen, eta posizioa ezagutzen zuela ematen zuen, Iosu denbora xahutzera behartuta egon da posizioaren zehatz-mehatzak ikusteko, eta zuriarentzako plan aktibo bat ideiatzeko. Azkenean lortu du, baina izugarrizkoa izan da prezioa. Lehia hasi denean bere aurkariak berak baino ordu bat gehiago zeukan. Izugarrizko abantaila, eta honek eman dio beltzari denbora gehiago edukitzea zailtasunak aztertzeko. Gero eroaldia etorri da, eta biek egin dute akats anitz (Fritzek edozein adoregabetzen du), baina Txus denbora nahiko zeukan azkenaurreko akatsa egiteko, eta Iosuk azkena egin du. Ertzean jokatzen duzunean normala da azkenean erortzea, eta hori gertatu da. Estuasunak Iosuri aluzinazio bat ikuste eragin dio, eta lo-ibiltari bezala hara joan da Iosu. Azkenean izugarrizko kolpea eta iraila arte.

Hugo Álvarez ½ – Claudio Mendikute ½

Claudiok beti bezala jokatu du, eta ez du izan arazorik partida berdintzeko pieza beltzekin. Oso argi ikusten zen, zerbait arraro gertatu ezean, partida tauletan bukatuko zela. Joko erdian saiakera lotsati batzuk ikusi ditugu initziatiba eskuratzeko, baina azkenean emaitza logikoarekin bukatu da, taulak. Emaitza ona Claudiorentzat, oso solidoa dago aurten eta Enekokin taldearen euskarria da. Bikain.

Eneko Martiarena 1 – Mikel Alvarado 0

Txapelketa erdia igaro izan behar du gehien gustatzen zaigun Eneko ikusteko, eta espero dugu jokatzea faltatzen dena berdin jokatzea. Sakelako mamuak alde batean utzita, atzoko hitzak asimilatuta ote zeukan jakitea bakarrik faltatzen zitzaigun: “lasai jokatu, eroaldiarekin gabe...” Dirudienez hipnosiaren sesioak bere emaitza ekarri du eta Enekoaren partida onena ikusi dugu aurtengo txapelketan. Atzean geratu da Ganbarako estiloa, taldekidearen mesederako, eta joko energiakoarekin eta sortzaile batekin gozarazi gaitu. Joko honek utzi dio abantaila argia lortzea aperturan eta ez dio bakea eman aurkariari. Gainera, hain beldur ginen prezipitazioa ez da agertu, eta azken bultzakada eman baino lehen, aurkariaren kontra-jokoa errotik ezabatu du mugimendu profilaktiko batzuekin. Oso partida ona Enekoena, eta puntu bat gehiago berarentzat. Nahiko plus.

Ikusita ikusiz, emaitza bidezkoa izan da, emaitza honek bultzatzen gaitu oinak lurrera jartzera, eta permanentzian gure kemena jartzera. Txapelketaren azken herenean edozein akats oso txar izan daiteke, beraz, mantso eta letra onarekin. Hurrengo geltokia Orvina, aurkari beldurgarria eta gure mailan egon beharko dugu. Ordura arte agur.

ˆˆ gora

7. ihardunaldia

 

7. ihardunaldia (2008-2-23)
Mikel Gurea
Rey Ardid
Gros B
Barakaldo
Oberena
Ruta de Europa B 
Urnieta
½
Orvina B
Fomento
4
0
Larrasoloeta

ˆˆ gora

8. ihardunalida

 

8. ihardunaldia (2008-3-1)
Mikel Gurea
½
Fomento
Larrasoloeta
3
1
Orvina B
Urnieta
3
1
Ruta de Europa B
Barakaldo
2
2
Oberena
Rey Ardid
Gros B

ˆˆ gora

 

9. ihardunaldia

 

9. ihardunaldia (2008-3-8)
Gros B
2
2
Mikel Gurea
Oberena
2
2
Rey Ardid
Barakaldo
4
0
Urnieta
Ruta de Europa B
½
Larrasoloeta
Orvina B
2
2
Fomento

ˆˆ gora

castellano harremana - kokapena