Behar Zana txapelketa
2013-06-01
Hau
Billabonako xake elkarteak antolatutako bakarka txapelketa da. 11
txanda jokatu dira eta hara gure klubetik Iosu, Félix, Aritz eta Jumi
joan dira.
Txapelketaren taula gurutzatuan
ikus daitekeenez, Iosuk txapelketa irabazi du, berdinduta Jokin
Fernándezekin, baina Iosuk irabazi zion beraien arteko partidan eta
horrek erabaki zuen irabazleak. Felix 5. sailkatu da 7 puntuekin eta
lehenengo lauekin bakarrik galduz. Aritz 11. sailkatu da eta Jumi,
aldiz, 19. Geroko hamaiketakoa oso ondo egon zen eta horrela burutu zen
xake goiz polit bat.
|