Agustin de Leitza Xake Elkartea


» hasiera
» elkarteko bazkideak
» taldekako txapelketa
» azken txapelketak

» loturak

III partida azkarreko Hondarribiko irekia


2013-09-01


Berriro aurten ospatu da Hondarribiko xake elkarteak antolatzen duen partida azkarreko irekia, eta dagoen krisiarekin eskertzekoa da. Aurten gure jokalarien parte hartzea handiagoa izan da, izan ere, ohikoak diren Iosu eta Luis Angelez gain, Jumi eta Espin ere jokatu baitute. Bi azken hauentzat hau izan da erritmo honetan jokatu duten lehendabiziko txapelketa aspaldi batea, guk dakigunez behintzat.

Visión general de la sala
Joko aretorare bisio globala, Luis Ángel eta Espinekin.

Aurtengo edizio bereziki indartsua izan da, ohiko bidasoetarrez gain, Pibe eta Cruz-Lopez bi esateko, kanpotarrak ere etorri direlako. Haien artean GM argentindarra, Alejandro Hoffman, gero irabazlea izan dena, eta Sestao klubatik Sergio Trigo eta Carlos Nava. Eta zein gogor izan den adierazle bezala Luis Angel hasierako zerrendan 14. izan da bere 2086 Eloarekin. Txapelketa ondo antolatuta egon da, eta inprimagailu batekin arazoak izan ezik, arbitroen lana, Escribano eta Oiartzabal, erraza izan zen. Iluminazioa ez zen oso ona kamara kaxkar batekin argazkiak ateratzeko baina nahiko xakean ibiltzeko.

Iosu contra MuÑoz
Iosu azken txandan Iván MuÑozen kontra.

Orain aztertuko dugu gure jokalarien partizipazioa. Iosu ondo, bere Elo berria estainatzen zuen, lehendabiziz pasa du 2200 hesia, eta demostratu egin du zergatik, nahiz eta partida batzuetan zorte pixka bat eduki, Ros-en kontra adibidez. Azken txandako Ivan MuÑozen porrotak podiumetik kendu zion, hala ere 8. sailkatu zen 4 puntuekin 6 partidetan. Luis Ángel, nahiko, GM-ren kontra jokatu zuen eta zero batekin ordaindu zuen, nahiz eta bere jokua batzuetan borobila ez izan 16. sailkatu zen 3,5 puntuekin. Jumi, nahiko-ondo, txapelketa gogor batean submarino batekin hasi zen, eta txapelketa bukatu zuen bera baino beherago joan ziren jokalarien kontra, azkenean 2 puntu eta 38. Espín, gaixki, nabaritu da Jesus Mari ez dagoela ohituta hain erritmo azkar batera, espero dezagun hau berotzea izatea Gros Irekirako, 1,5 puntu eta 45. sailkatu da.

Jumi contra Tejedor
Jumi Nabar Tejedoren kontra.

Txapelketaren informazioa lotura honetan aurki daiteke, eta informazio gehiago eta argazki gehiago eta hobe Hondarribiko web orrian.



castellano

harremana - kokapena