Jose Benito
Memoriala - Beraun
2013-09-08
Urte bat atseden hartu eta
gero berriro joan gara Beraunera pintxetak jolastera. Aurtengo edizioan
aldaketa asko egon dira, ez da taldeka txapelketa izan baizik eta
bakarkakoa eta antolatu duten Beraun Berako klublaren alma materren,
Jose Benito, oroitzapenez. Beraunera joan ginen andoaindar asko, 5 hain
zuzen ere, eta txapelketaren %25 ziren! Iosu, Tinin, Aritz, Jumi eta
Claudio, joan ziren eta guztiak portatu ziren oso ondo geroko lunchean.
Txapelketa ireki suizo bezala jokatu zen 7 txandetara.
Iosu bere sariarekin, federakuntzaren presidentearekin, Alejandro
Cantabrana, eta txapelketaren zuzendariarekin, Jose Manuel Riesco.
Txapelketaren zuzendariak esan zuenez bezala, Iosu joaten
den bakoitzean espero da berak irabaztea, eta aldi honetan pronostikoa
bete zuen, nahiz eta azken partida arte borrokatu izan behar, bigarren
sailkatua, Javier Domingez, puntu erdira geratu baitzen. Iosuk 6,5
puntu lortu zituen, eta bakarrik Tininek lortu zuen puntu erdi bat
Iosuri kentzea. Hori hirugarren txandan gertatu zen, eta horrezkeroztik
Iosuk gohiko guztiak irabazi zituen, bigarrena, hirugarrena, eta
laugarrena. Claudio hirugarren sailkatu zen, laugarrenarekin eta
bostgarrenarekin berdinduta, bere beteraina erakutsi zuen, baina hala
ere oso era txarrean galdu zuen Iosuren kontra azken txandan.
Claudio bere saria jasotzen Alejandro Cantabranaren eskutik.
Tininek eta Aritzek gorabeherak eduki zituzten
txapelketan, biak sailkatu ziren 6. eta 7. berdinduta 4 puntuekin,
Claudiotik puntu erdira, eta giltzatako bana lortu zuten. Bukatzeko
Jumik ez zuen izan bere eguna, berak aitortu zuen bezala, normalean ez
du jokatzen erritmo honetan eta hori nabaritzen da, eta horretaz gain
Groseko gazteen aurka jokatu beha baduzu, zailagoa da. Horrela, Jumik
2,5 puntu soilik lortu zituen eta 17. sailkatu zen
Jumi sari banaketan gainotzenko jokalariekin eta publikoarekin bere
eskuan saria duela, txutxeak!
Argazki gehiago aurki daitezke lotura honetan.
|