Groseko Irekia
2013-09-28
Beste urte bat eta berriro
Jesus Maria Espinek jokatu du Groseko Irekia. Aurte 9 txanda jokatu
dira, beraz oso txapelketa luzea eta nekagarria izan da. Horretaz gain,
txapelketa honetan eskarmentua eta gaztetasuna nahazten dira, eta
Groseko gazteek beti ematen dute sorpresaren bat. Horren lekuko
lehenengo txadan gertatu zena, Ramón Elduayenek irabazi baitzion
txapelketaren faboritoari, MI Diego del Rey, eta ondorioz hau ez zen
lehen sailkatu. Tamalez, Espin ere erori zen haien hatzamarretan.
Espin lehenengo txandan pentxatzen.
Txapelketa era normal batean hasi zen, emaitza logikoak eman ziren
Espinen eta bere aurkarien Eloak kontuan edukita. Txapelketaren
bigarren zatian, aldiz, nekea nabarmendu zen, eta partidak oso luzeak
jokatu izana, eta zazpigarren txandan Espinek galdu zuen inoiz ez galdu
behar zuen partida. Hala ere, oso ondo bukatu zuen txapelketa, azken bi
txandetan garaipena lortuz, nahiz eta, azken txandakoa oso mugitua
izan, baina oso ondo errematatu zuen final batean, non ageri ziren
alfilen bertute guztiak eta zaldien gabezi guztiak.
Espín azken txandan.
Lotura honetan taula
gurutzatua eta beste honetan beste argazki
batzuk.
|