Aurten ere Elgoibarreko pintxetetan hartu dugu parte. Txapelketa hau,
besteak ez bezala, hiru jokalariez osatutako taldetan jokatzen da.
Lehia goserik gabe baina afari on bat eta lagunarteko giro ederraz
gozatzeko asmotan gerturatu ginen bertara Iosu, Felix eta Claudio.
Taldea lanean.
Urtero bezala Abadinoko hirukotea zen aurrez faboritoa, iaz
ere
finalean aurrea hartu baitziguten. Caissak ordea, aurtengoan lehenengo
txandan jarri gintuan aurrez-aurre. Akaso ez genien abadinotarrei
jokoan sartzeko aukerarik eman eta, Iosu eta Claudioren garaipenarekin,
2-1 ko abantailaz pasa ginen aurrera. Gainontzeko txapelketa, punturik
gutxien nork galduko lehia bihurtu zen.
Joko areatoaren argazkia.
Oso estua izan zen lehia, azken bi txandak batik bat,
bizkaitarrek
eskura izan zuten txapelketa. Azkenaurreko txanda hasi baino lehen
puntu erdiko abaintalarekin lehen postuan geunden: hala ere, Claudiok
irabazita zuen partidan hanka sartu zuen, torrea eta partida, biak,
galduz. Abadinotarrek, bere aldetik, hiru partidak irabazi zituzten.
Balantzea, azken txandaren faltan, bizkaitarrak puntu erdi aurretik.
Egoera horretan, azken gure hiru partidak irabazi izatea ez zen nahikoa
izan. Abadinotarrek, bi partida irabazita, hirugarrena konplikatu
zitzaien. Zenbait akats eta denbora urritzen hasita, bi jokalarien 3
jokaldi ilegal eta egoera xelebre baten aurrean, denbora agortu
zitzaion bizkaitarrari, geuri emanez txapelketako lehen postua.
Claudio txapeldunen trofeoarekin.