Txapelketa ekainean jokatzeko zen arren, parte-hartzaile
gutxik eman zuten izena, eta azkenean abendura atzeratu da. Aurtengoan
ere, tradizioari jarraituz, Ibarrako kiroldegian ospatu zen.
Inoiz baino jokalari gutxiago bildu ziren, 20 lagun, Iosu,
Aritz eta Espin haien artean. Txapelketa liga moduan jokatzea erabaki
zuten, eta maratoi baten itxura hartu zuen kontuak.
Gure lagunen lana erdipurdikoa izan zen. Iosu izan arren
txapelketako faboritoa, gaizki hasi zen eta ez zuen erritmoa
berreskuratu. Azkenean bostgarren postuan amaitu zuen,
irabazlearengandik 3 puntura. Aritzek hamabigarren postuari eutsi zion,
azkenerako urduri eta akatsak betez. Horren adibide izan zen
Alvaradoren aurkako partida, bertan behera utzi baitzuen erregina
harrapatua zuelakoan, nahiz eta bi mugimendu egiteko aukera izan. Hala
ere txapelketaren formatoak Espini egin zion mina, azken hamar partidak
galduta, 18. amaitu zuen.
Jose Luis Guijarrok lortu zuen txapela jokoan ziren 19
puntutatik 17 lortuta; puntu batera utzi zituen Agirretxe eta Ros
sailkapenean.
Argazki gehiago lotura
honetan, eta txapelketaren laukia azken
sailkapenaren arabera.