Agustin de Leitza Xake Elkartea


» hasiera
» elkarteko bazkideak
» taldekako txapelketa
» azken txapelketak

» loturak

Euskal Xake Eskola 2014


2014-06-07

Beste 30′+30′′ txapelketa bat antolatu du Gros Xake Taldeak. Besteetan bezala Guerrerok parte hartu du eta esan dezakegu oso paper ona bete duela. Guerrerok 4,5 puntuekin bukatu du, baina bere porrotak Jose Luis Guijarroren eta Juan Carlos Lakunzaren kontra izan dira. Berdinketa bakarra eskuratu du Carlos Berdote Groseko promesa gaztearen kontra eta bere garaipen arten azpimarratzekoa da Antonio Segoviaren kontra lortutakoa.

Ezuste handiaz Aritz Abaliak irabazi du txapelketa. Ondo aprobetxatu du hirugarren txandako faboritoen kalea, Iñigo Argandoña eta Jose Luis Guijarroaren hain zuzen ere. Eta azken txandan lidergoan zegoen Aritz Izagirreri irabazi dio.

Lotura honetan taula gurutzatua azken sailkapenaz.


castellano

harremana - kokapena