Agustin de Leitza Xake Elkartea |
» hasiera » elkarteko bazkideak » taldekako txapelketa » azken txapelketak » loturak |
Santiagoak Billabonan 20142014-07-26 Aurten Iosu bakarrik joan da aldameneko herrira beraien jaietan bakarkako pintxeta txapelketa jokatzera. Baina oso zaia zeukan Iosuk irabazteko, hor baitzeuden IM Iñigo Argandoña, eta Billabonako jokalaria, eta gaur egungo Gipuzkoako pintxeten txapelduna Jose Luis Guijarro. Txapelketa ez zen ondo hasi Iosurentzat, Olaizolaren eta Iraolaren kontra galdu baitzuen, hala ere atsedena ondo etorri zitzaion eta gero Guijarroren kontra galdu zuen, taulak deusestatzen denbora gutxiekin erlojuan, eta Argandoñarekin taulak lortu zituen. Azkenean bostgarren sailkatu zen, sarietik kanpo. Urdaiazpikoa Guijarrok eraman zuen, ez baitzuen ezta puntu erdi bat ere galdu. Lotura honetan aurki daiteke txapelketaren taula gurutzatua azken sailkapenaren arabera. |