Agustin de Leitza Xake Elkartea


» hasiera
» elkarteko bazkideak
» taldekako txapelketa
» azken txapelketak

» loturak

IV Hondarribiko Gaztelua



2014-08-31


Berriro antolatu da Hondarribian festetako partida azkarreko txapelketa. Beste edizioetan bezala 20 minutuko partidak jokatu dira, guztira 6 txanda goiza batean. Aurten klubako bi jokalari joan dira jokatzera, Iosu eta Claudio.

Hondarribia 2014

Claudioren txapelketa normala izan da, irabazi zituen lehenengo bi partidak eta hirugarrenean Cruz-López-ekin jokatu zuen, galdu zuen, hurrengoa irabazi zuen, eta bostgarren txandan, erabaki behar zenean txapelketa ona edo txarra eduki behar zuela, Unai Iraolaren kontra galdu zuen, ez baitzuen taktika bat ikusi eta oso garrantzitsu zen peoi bat galdu zuen. Bukatu zuen txapelketa azken partida irabaziz.

Hondarribia 2014

Iosuren txapelketa, aldiz, oso ona izan zen. Irabazi zituen lehenengo 3 partidak estilo onean, eta laugarren txandan Pibe eduki zuen arerio. Pibek apertura irregularra jokatu zuen eta Iosuk laster lortu zuen abaintaila. Anatoli Evgenevich-ek ezarritako plan bat erabili zuen Iosuk eta abantaila oso handia lortu zuen, gora behera batzuk eta gero puntu osoan bihurtu zuen abantaila hori. Hurrengo txandan ezin izan zuen garaipena lortu, baina oso hurbil egon zen, 9 segundu erlojuan erabaki zuen kontinuo ematea, baina zaldia bat sakrifikatuz eman zezakeen xake mate 2 mugimenduan. Iosuk irabazi zuen berriro azken partida 6/5,5 puntu lortuz, eta txapelketa irabaziz.

Hondarribia 2014

Erreportai honetako argazki guztiak Marlaxakako blogetik aterata daude. Lotura honetan aurki daiteke txapelketaren taula gurutzatua eta azken sailkapena.


castellano

harremana - kokapena