Agustin de Leitza Xake Elkartea


» hasiera
» elkarteko bazkideak
» taldekako txapelketa
» azken txapelketak

» loturak

Zumitza Taberna



2014-11-23


Beste behin Hernaniko Zumitza Tabernak bere xake txapelketa antolatu du. Txapelketa igandeetan jokatu da 16:00etatik aurrera eta jokalari bakoitzak ordu bat zeukan partida osorako. Aurten gutakko bik jokatu dute, Félix eta Eneko, ohikoa den bestea, Javi, aurten ez du parte hartu.

Bar Zumitza
Félix azkenaurreko txandan.

Gure jokalarientzat oso desberdin hasi zen txapelketa, Enekok bere partidak irabazi zituen baina Félixek lehenengo txandan berdinketataik ezin izan zuen pasa eta hirugarren txandan galdu zuen! Hala ere hemendik aurrera txanpa hartu zuen eta hurrengo partidak irabazi eta gero azken txandara heldu zen txapelketa irabazteko aukerakin (honen iguruan pixka bat geroago). Enekok bere partetik bi partida berdindu zituen azken txandara iritsi baino lehen.

Bar Zumitza
Azken txandako partida Eneko eta Félixen artean atentzio asko eskuratu zuen.

Azken txanda honetan gure bi jokalariek jokatu zuten elkarrekin. Enekok berdinketarekin nahiko zeukan txapelketa irabazteko, Félixek, aldiz, irabazio behar zion partida txapelduna izateko. Azken bolada honetan Eneko esperimentatzen ari da aperturekin eta normalean jokatzen ez duen bat jokatu zuen, ondorioa: ez zuela asmatu joko-erdiko planarekin eta pasibo gelditu zen. Felixek aprobetxatu zuen iniziatiba hartzeko eta pixka bat geroago peoi bat irabazteko. Ja denbora estutazunean Enekok pieza bat sakrifikatu zuen kontinuo bat egiteko, baina ez zen existitzen. Felix txapeldun, eta Diario Vasco-n ere agertu da.

Bar Zumitza
Félix bere txapelarekin (sentitzen dugu Iosu baina ez da Boinas Elosegikoa).


Argazki gehiago lotura honetan.


castellano

harremana - kokapena