Agustin de Leitza Xake Elkartea


» hasiera
» elkarteko bazkideak
» taldekako txapelketa
» azken txapelketak

» loturak

XIV Arrasate Hiria

2014-12-27

Beste behin Arrasate Hiria txapelketa jokatu da eta tamalez Luis Angel-ek bakarrik parte hartu izan du. Beti bezala 6 txanda jokatu dira eta Gabon eguna inguruan horrela banatu egin dira: 22 eta 23 txanda 18:00tik aurrera, 24 10:00etan, 25 ez da jokatu, 26 berriro 18:00etan eta 27an bi txanda jokatu dira, goizean 10:00etan eta arratsaldean 16:00etan, sari banaketa 20:00etan hasteko. Partiden erritmoa beti bezala 90'+30'' izan da, baina edizio honen bitxikeria hiru atzerritan gazteen parte hartzea izan da. Bi anaiak dira, Alexander eta Sebastaan Janse, Holandatik etorritakoak, eta hirugarrena Singapurrekoa  Cyrus Low Zhen Yu. Hirurek oso txapelketa ona burutu dute eta Elo puntu asko eraman dituzte Arrasatetik, batez ere azken honek, partidarik ez baitu galdu txapelketa osoan eta nahiko erraz lortu zuen berdinketa MI Alejandro Franco-ren kontra, bukaeran txapelketaren irabazlea.

XIV Arrasate Hiria
Gazteak ez dira nekatzen, sari banaketa baino lehen hasi ziren pintxetetan Alexander Janse eta Cyrus Low Zhen Yu.

Bere partetik, Luis Ángel-ek azken eguna baino lehen espero zena egin zuen. Mikel Ortegaren gaztearen kontra berdindu zuen, baina hori normaltzat har daiteke beltzekin jokatu zuelako eta kontuan hartzen badugu bere errepertorio mugatua eta zein ondo prestatzen duen nafarrak irekiak. Zoritxarrez, azken egunean energia falta zegoen Luis Ángel, goizean Alejandro Francorekin jokatu zuen, maisuak mugimenduen ordena aldatu zuen eta honek Luis Ángel despitatu zuen, posizio pasibo batean erori zen eta maisuak ez zion aukerarik eman, eraso latz batekin. Arratsaldean hondamena iritsi zen, Luis Ángel Jane gaztearekin, Sebastaan, jokatu zuen, ez zuen planarekin asmatu eta bi pieza laga zituen, lehenengoa mutilak ez zuen ikusi, baina bigarrena bai, zorte onez zaldia ez zen irtetzen eta berdindua zegoen pozisio batera iritsi zen. Azkenean 6. sailkatu da eta saria eta guzti bueltatu da.

Azken sailkapena lotura honetan. Argazki gehiago jarraian:



castellano

harremana - kokapena