Club de Ajedrez Agustin de Leiza

Agustin de Leiza Xake Elkartea


La Bañezako azkar txapelketa 2015


2015-08-16

Aurten Claudiok partida azkar txapelketa bat jokatu du La Bañezan (Léon). Partiden erritmoa, hemendik oso ohikoa ez dena, 15'+5'' izan da. 80 jokalari baino gehiago bildu ziren La Bañezan, maixu batzuk baita, haien artean hemen ezaguna den Alberto Andrés, azkenean txapelketaren irabazlea. Txapelketaren gogortasuna ikusteko esan dezakegu hasierako rankingean Claudio 29. postuan zegoela. Txapelketan 8 txanda jokatu ziren, 5 goizean eta beste 3 arratsaldean.

Claudioren txapelketa nahiko txarra izan da, ez da batere erritmora akoplatu, eta bi partida galdu zituen banderagatik, bat berdinduta zegoen eta bestea irabazita. Nahiz eta erritmoa aitzaki eduki bere jokoa ere ez zen oso ona izan, akats taktiko gehiegi eginez. Espero dezagun hurrengo txapelketa hobeto joatea.

Hemen txapelketaren taula gurutzatua.