Beraungo pintxetak 2015
2015-09-06
Berriro aurten, Iosu eta Claudio joan dira pintxetak jolastera Beraunera, hango festak direla eta. Ia lortu dute iazko emaitza errepikatzea, nahiz eta aurtengo formatoa desberdina izan. Aurten zortzi txandetara suizo bat jokatu da eta txapelduna merezimendu guztiarekin Javier Dominguez izan da, ez baitu puntu erdirik galdu. Bigarren Iosu izan da, iaz garaile izan zen, eta Claudio laugarren sailkatu da, iaz bezala.
Nahiz eta emaitza nahiko ona izan, Claudio eta Iosuren txapelketak oso desberdinak izan dira. Iosu beti goiko mahaietan egon da, bien bitartean Claudiok Nautilus ez bezalako submarinoa egin du, lehenengo partida galduz eta bigarrena berdinduz. Hori bai, garaian erreakzionatu egin du.