XV Arrasate Hiria
2015-12-30
Arrasate Hiriko edizio berri hau, eta hamabostgarrena da jada, azken urte hauetan bezala gabonetan jokatu da. Aurten, ohika den Luis Angelez gain Claudio ere gehitu da espediziora. Txapelketa oso zorrotza izan da, ez arerioengatik bakarrik, egutegiagatik ere, bi txanda bikoitza jarraian egon baitira. Azpimarratzeko da bi maixu jokatu dutela txapelketa, urtero jokatzen duen Alejandro Franco eta Mikel Huerga.
2. txandaren bista orokorra (antolakuntzari esker).
Gure jokalarien txapelketa desberdina izan da, nahiz eta hasiera oso berdintsua izan. Garaipena lehenengo txandan, Claudiorentzat errazago izan arren, eta porrota bigarrenean, Luis Angel Mikel Huergaren aurrean eta Claudio Mikel Ortegaren aurrean. Hirugarren txandatik aurrera gauzak okertu ziren Claudiorentzat, gaixo jarri zen, eta nahiz eta hirugarren txandan garaipena lortu azkenean bostgarren txanda eta gero erretiratu zen txapelketatik. Adierazi den bezala Claudiok garaipena lortu zuen hirugarren txandan, Luis Angelek berdindu zuen Josu Tornayrekin, garaipena esku zuela ez zuen kolpe taktiko bat ikusi eta taulekin konformatu behar. Laugarren txandan Claudiok berdindu zuen Cesar Montoliorekin, eta Luis Angel garaipena lortu zuen.
Bostgarren txandan, txanda bikoitza ez zen lehenengoan, Luis Angelek eskatu zuen puntu erdiko bye bat, eta Claudiok erresistentzia handirik jarri gabe, Asier Etxagibelen kontra galdu zuen. Aipatu denen Claudiok ez zuen seigarren txanda jokatu eta Luis Angelek, bere estilo hertsiarekin, berdiketa lortu zuen Mikel Ortegaren kontra. Txapelduna MI Mikel Huerga izan da, eta bigarren Mikel Ortega sailkatu da, laugarren txandan MI Alejandro Francori irabazi eta gero. Gureak: Luis Angel seigarren eta Claudio hamaikagarren.
Hemen txapelketaren taula gurutzatua.