Gros Xake Taldearen urteurrenaren omenean, 25 bete dituzte, 30'+30''
txapelketa bat antolatu dute, eta horretan Alfredok parte hartu du. Bere
txapelketaren hasiera ez zen oso ona izan, beteak beste, Real Sociedad
jokalari baten kontra, Esteban Granera, galdu zuen. Baina hortik aurrera
bere jokua hobetu zuen eta hurrengo 5 txandetan 4 puntu lortu zituen.
Azkenean 15. sailkatu da 5 puntuekin.
Txapelketaren irabazlea, ezuste handi batean, Jose Manuel Cejudo izan
da. 8 partidatik 7 puntu lortu ditu, MI Iñigo Argandoñaren kontra soilik
galduz, eta besteak beste, Juan Carlos Lakunzari eta Aritz Abaliari
irabaziz.