XXXIX Donostiako Irekia
2016-03-19tik 2016-03-26ra
Aste Santu berri bat eta Donostiako Irekiaren beste edizio bat. Aurten, azken urtetan baino jokalari gutxiago egon dira, 119 izen emandakoak guztira, eta haien artean gure Espin. Bere txapelketa ona izan dela esan daiteke, 68. sailkatu egin da eta Elo puntu batzuk eta guzti irabazi ditu.
Ohikoa denez, lehenengo txandan ez zuen mozketa pasa eta arerio indartsu bat tokatu zitzaion. Bigarrenean atsedena hartu zuen, igandeko goizeko txanda baita, eta hirugarrenean irabazi zuen, printizipioz, bera baina ahulago den aurkari bati. Honezkero, bi berdinketa jarraian lortu zituen, berak baino Elo gehiago daukaten bi jokalarien kontra. Emaitza on hauek eta gero, berehaldi batetaik pasa zuen, eta bi partida jarraian galdu zituen, biak berak baina Elo gehiago duten aurkarien kontra. Ondo errekuperatu zen, eta txapelketa bukatu zuen ondo, partida bat irabaziz eta azkena berdinduz.
Txapelketaren irabazlea MI Jaime Santos izan da, inork baino puntu
gehiago lortuz, guztiz merezituta, eta bere arerio nagusiena, GM
Renier Vazquez, txapelketaren erdian erretiratu eta gero.
Txapelketaren irabazlea, MI Jaime Santos, beltzekin jokatzen azken txandan, GM Marko Tratar-en kontra.
Hemen txapelketaren taula gurutzatua eta argazki gehiago lotura honetan.