Club de Ajedrez Agustin de Leiza

Agustin de Leiza Xake Elkartea


III Multitorneo Iretza Sagardotegia


2016-07-13tik 2016-08-03ra

Grosko klubak berritzen jarraitzen du eta txapelketa bat antolatu du bi txapelketa txikietan banatuta. Bi txapelketek Iretza Sagardotegiaren babesa eduki dute eta bien erritmoa 15'+5'' izan da. Bestaldetik, txapelketa bakoitzak bere garailea eduki du, eta orokorrean ere garaile bat egon da.

Lehenengo txapelketa uztaileko 13 eta 20 asteazkenetan jokatu da, eta bigarrena uztailaren 27an eta abuztuaren 3an, ihardunaldi bakoitzean 3 partida jokatu dira. Alfredok bietan jokatu du, bigarren txapelketan partida guztiak jokatu ditu, lehenengoan, aldiz, lehenengo 4 partidak ezin izan ditu jokatu.

Horrela, lehenengo txapelketan 2 partida jokatu ditu, eta 4 puntu erdiko byekin, 4 puntuekin 7. sailkatu da, jokatutako partida guzitak irabazi baititu. Bigarren txapelketa zailagoa izan da, eta nahiz eta 3,5 puntu lortu, 7. ere sailkatu egin da, 3 garaipenekin eta berdinketa batekin azken txandan.

Hemen 1. txapelketaren taula gurutzatua eta 2. txapelketaren taula gurutzatua.