Hondarribiko Gaztelua VI xake aktibo txapelketa
2016-09-04
Beste behin jokatu da Hondarribiko irekia. Iaz bezala 6 txanda jokatu dira 15''+3'' erritmoarekin. Aurten Luis Angelek, soilik, jokatu du, eta ziur gaude gazi-goxo saporea utzi diola.
Taxpelketa ondo hasi zen Luis Angelentzat, bi garaipenekin lehenengo bi txandetan, baina 3. txandan okertzen hasi zen. Arerioa Mikel Alvarado zen eta pieza txuriekin pasa zen bere irabazteko saiakerarekin eta galduta gelditu zen. Hala ere, eta denbora estuasunengatik, Luis Angelesek ez zuen errematatu eta berdinketarekin konformatu behar. Hurrengo txandan okerrago joan zen istorioa, galdu baitzun Luis Olaizolaren kontra. Hurrengo txandan irabazi zuen baina azken txandan berdinketa, bakarrik, eskuratu zuen, nahiz eta Elofaboritoa izan. Azkenean 9. sailkatu da 4 puntuekin.
Hemen txapelketaren taula gurutzatua eta argazki batzuk.