XXII San Andreseko txapelketa
2016-12-04
Aurtengo San Andreseko txapelketa, oso txapelketa handia izan da. Txelu Fernándezi esker babesleak xakera gerturatu dira, eta sari onak eskaini dira txapelketa honetan. Sari hauek egin dute jokalari indartsu asko parte hartzea eta horien artean gutako lau, Javi, Iosu, Félix eta Luis Ángel. Txapelketa luzea izan da, 11 txanda, baina jokalari asko parte hartzeak, 90 baino gehiago, egin du liderrek azken txandetan gehiegi jaitsi behar ez izatea aurkaria topatzeko.
Berriro ere, gutako onena Iosu izan da, laugarren sailkatuz. Partida bakar bat galdu zuen, Jose Luis Guijarroren kontra, baina zapore gazi hori kentzeko Alejandro Francori irabazi zion, orain dela bi urteko Mondragon txapelketan porrotaren errebantxa? Azken txandetan posizio on asko ez zituen irabazi, haien artean mugimendu batean mate bat ez zuela ikusi 2 segundukin erlojuan. Honek galarazi zion podiumean egotea.
Iosu eta gero Félix sailkatu zen, 11. postuan. Gorabeherako txapelketa eduki zuen, batez ere jokuan baina ez emaitzetan, 2., 3. eta 5. sailkatuen kontra bakarrik galdu baitzuen. 17. Luis Ángel sailkatu zen. Puntu beltz bakarra 5. txandan edukita gainontzeko txapelketa bere mailan egin zuen. Azkenaurreko txandan Carlos Sanchezen kontra galdu zuen eta honek ez zion utzi azken txandan podiumerako lehiatu. Gutakoen artean azken sailkatua Javi izan da. Javi ohituta dago denbora estutasunetara baina argi dago 5'+0'' ez dela bere erritmoa. Hala ere, bere txapelketa hasieratik arraroa izan da ez zegoelako hasierako rankinean.
Oso txapelketa ona oso giro on batekin, antolakuntzari esker eta arbitroei esker.
Argazki gehiago ikusteko jarraitu lotura hau eta hemen taula gurutzatua.