Gipuzkoako xake-joko aktibo txapelketa
2016-12-17
Aurten Gipuzkoako Xake Federakuntzak txapelketa ofizial berri bat sortzea erabaki du. Bere erritmoa falta zena da, erritmo aktiboa. Lehenengo edizio honetan Eguzki Xake Taldeak, Urnietako taldea, antolatu du, eta uste dut antolakuntzan dena ondo joan dela. Txapelketaren erritmoa 15’+5’’ izan da, eta Urnietako Kultur Etxean jokatu da. 7 txanda jokatu dira, 4 goizean eta 3 arratsaldean, eta eguna bukatzeko agape bat eskaini zen “Frontoi” tabernan. Gure taldetik jende asko joan da jolastera, agian gertu dagoelako, agian antolakuntzak behartu gaituelako ;). Hara joan ziren: Iosu, Félix, Eneko, Aritz eta Alfredo, ikus dezagun zer egin duten.
Iosu
Iosu txapelketaren faboritoa zen, eta dezepzio handiena. Bere arazoak dagoeneko bigarren txandan hasi ziren, Aritzekin berdindu zuenean. Honezkero Enekori irabazi zion baina gero Felixekin galdu zuen. Baina dena pikutara joan zen hurrengo txandan, ezin izan zionean Erik Juezi irabazi, eta are gehiago hurrengoan, azkenean, Haritz Izagirreren kontra galdu zuenean abantaila oso handia eduki eta gero. Posizio oso ona zeukan eta peoi batzuk gehiago, hala ere itsutu zen eta banan banan galdu zituen bere abantaila guztiak eta galtzen bukatu zuen. Zortzigarren bukatu zen 4 puntuekin.
Félix
Félix bigarrena zen aurreko sailkapenean, eta ez zuen Iosuk eduki zuen hain txapelketa txarra, hala ere gehiago espero genuen. Lehenengo estropezua Erik Juezen kontra izan zen, galdu zuenenean dorreen amaiera bat berdinduta zegoena. Aitortu behar da oso zaila dela amaiera hori defendatzea denbora gutxi daukazunean. Bere txapelketa bertan behera joan zen azken-aurreko txandan Carlos Berdoteren kontra, txapelketa irabazteko aukera bat eduki nahi bazuen irabazi behar zuen, baina porrota lortu zuen. Garaipena azken txandan eta 4,5 puntuekin seigarren sailkatu zen azkenean.
Eneko
Agian txapelketa txarrena eduki zuena Urnietan, akaso Iosu eta gero noski. Dagoeneko lehenengo txandan ezin izan zion David Moreauri irabazi, eta berdinketarekin konformatu behar izan zuen. Berdinketa hau eta gero garaipenak eta porrotak lotu zituen. Imajinatzen dut porrotak gozoak izan zirela, taldekideekin izan zirelako, Aritz, Iosu eta Félix, baina agian ez ;). Gauzak horrela %50an bukatu zuen, hamargarren posizioan.
Alfredo
Beste bat %50an bukatu zuena, eta Eneko eta hurrengo posizioan sailkatu zen. Azken sailkapenaren goiko posizioetan bukatu ziren jokalarien kontra galdu zuen, Iñigo Galarza, Félix, Haritz Izagirre. Bere txapelketa ona izan zela esan daiteke, Aritzen kontra berdinketa lortu zuen eta guzti.
Aritz
Agian txapelketaren ustekabea, txapelketa osoaren zehar goiko mahaietan ibili zelako, eta azken txandako porrotak (bere porrot bakarra), txapelketaren garailearen kontra, Erik Juez, utzi zuen podiotik kanpo. Aritzek, batez ere, emozioa eman zion txapelketari, azken-aurreko txandan momentuan lidergoan zegoen Aritz Abaliari irabazi ziolako, orduan Aritz Abaliak 5etik 5 zeukan, eta ematen zuen erraz irabazi behar zuela. Bukaeran seigarren bukatu zen, 4,5 puntuekin.
Erik Juezek irabazi zuen txapelketa, Aritzi irabazi eta gero, eta Aritz Abalia ezin izan zuenenean Haritz Izagirreri irabazi abantaila oso handia zeukanean. Hirugarren postua Mikel Alvaradorentzat izan zen.
Argazki gehiago ikusteko jarraitu lotura hau eta hemen taula gurutzatua.