Club de Ajedrez Agustin de Leiza

Agustin de Leiza Xake Elkartea


VIII Hondarribiko Gaztelua

2018-09-02

Beste behin denboraldia Hondarribiko txapelketarekin hasten da, eta dagoeneko zortzigarren edizioa jokatu da. Aurten Javi, bakarrik, animatu da jolastera, nahiz eta jokalari kopuru txikiak, eta inskripzioa ordu gutxi batzuk irekita egoten dela zer ikusia daukate. Dena dela honek erakusten du txapelketa honen arrakasta.

Hondarribia 2018

Javiren txapelketa ezin da esan txarra izan dela, baina Donostiako Irekian erakutsiko jokoa eta gero zerbait gehiago espero genuen. Txapelketa ondo hasi zen, eta lehenengo bi partidak irabazi zituen, baina hirugarrenean geroago txapelketaren garailea izango zenarekin, Fran Miguel, galdu zuen. Ematen du honek zertxobait desanimatu zuela, eta laugarren txandan ere galdu zuen Mikel Vicente promesa gaztearekin. Bostgarren txandan irabazi eta gero, seigarren eta azkenean Aritz Abaliarekin ere galdu zuen.

Hondarribia 2018

Guztira, beraz, %50a lortu du, eta honek azken sailkapenean 21. postuan uzten du.

Hondarribia 2018

Laburpeneko taula azken sailkapenaren arabera lotura honetan aurki daiteke.