I Jaca-Pirineos Xake Irekia
2018-08-31tik 2018-09-02ra
Txapelketa berri bat agertu da xake munduan, udaren bukatzearen abantila hartzen du, eta FIDE Elorako erritmo minimoan jokatzen da, 60'+30''. Txapelketa honek baldintza bat jartzen du, hala ere, parte hartzeko zure FIDE Eloak 2200 baino txikiago izan behar du. Félix nahiko ausarta izan da hau jolasteko, baina ezin da esan txapelketa ona eduki duela. Hasierako zerrenda 6. postuan zegoen, eta 19. postuan bukatu du.
Ondo hasi zen txapelketa, dena den, Félixek lehenengo bi partidak irabazi zituen, eta nahiz eta hirugarrenean berdindu Jokin Fernandezekin, berriro irabazi zuen laugarren txandako partida. Baina hemen energia bukatu zen, bostgarren txandan galdu zuen Javier Cinza jokalari naparrarekin, eta seigarrenean berdindu eta gero, zazpigarrenean berriro galdu zuen Gros Xake Taldeko Joseba Izquierdo jolaraliarekin. Txapelketak ondo bukatu zuen, behintzat, garaipen batekin.
Laburpeneko taula azken sailkapenaren arabera lotura honetan aurki daiteke.