Berauneko Jaien Txapelketa
2018-09-09
Beste behin Beraun Bera xake taldeak Berauneko auzko jaiak ospatzeko xake txapelketa bat antolatu du. Aurten 6 txandako suizar txapelketa jokatu da, eta nahiz eta batzuentzat gutxi izan, gero denbora gehiago eduki dute antolakuntzak emandako jakiak dastatzeko.
Hara Iosu, Aritz, Luis Ángel eta Agustín joan dira, eta kurioxidade bezala, denek 4 puntu eskuratu dituzte. Hala ere, buruz buruzko partida bakarra egon da, azken txandan Iosu eta Agustínen artean, emaitza: berdinketa oso lehiatua. Txapelketa JI Ferreirok erraz irabazi du, puntu erdi bat soilik galduz.
Laburpeneko taula azken sailkapenaren arabera lotura honetan aurki daiteke.