Gipuzkoako pintxeta txapelketa 2018
2018-09-29
Joan den irailaren 29an Billabonan jokatu zen Gipuzkoako pintxeta txapelketa, 5 minutuko partidak inkrementorik gabe. Eta hara joan ziren erritmo honen zaleak, besteak beste Iosu, Aritz, Luis Ángel eta Tinin. Txapelketa oso leku polit batean jokatu zen eta oso pozik irten ziren guztiak antolakuntzarekin.
Bukaeratik hasteko esan behar dugu txapelketa lekuko jokalariak, José Luis Guijarro, irabazi zuen. Guijarrok 13 puntutik 10,5 lortu zituen, oso txapelketa ona. Guren artean Iosuk bakarrik lortu zuen, hasieran, bere erritmoa jarraitzea, baina bi porrot jarraian, Aritz Abaliakin, eta Iñigo Galarzakin, pikutara bota zituen bere esperantza guztiak. Eta ezbeharrak bakarrik ez datozenez, azken partida ere galdu zuen, Aritz Izagirrerekin kasu honetan, eta 16. bukatu zuen 7.5 puntuekin.
Gure jokalarien artean, puntu gehien lortu zituena Luis Ángel izan zen. Berak 8 puntu lortu zituen baina “submarino” oso polita egin eta gero, 3. eta 4. txanden partidak galdu baitzituen. Baina ondo bukatu zuen txapelketa eta azken txandaren garaipenak 13. postura altxatu zion, 8 puntuekin azkena. Hurrengoa Tinin izan zen, 6.5 puntuekin, baina oso txapelketa gorabeheratsu batekin. Honi ere azken txandako garaipen batek konpondu zion txapelketa eta 29. sailkatu zen. Azkena, eta paper kaxkarra eginez, Aritz. Aritzek liluratu zigun Billabonako festetako txapelketan, baina uda “arduratsu” eduki eta gero, forma hori galdu zuela ematen du. Hala ere, bere hasierarekin ez zen sumatzen gero etorri behar zena. Lehenengo 5 partidetan 4 irabazi zituen, Iosukin bakarrik galdu zuen, baina gainontzeko 8 partidetan 2 puntu gehiago bakarrik lortu zituen.
Txapelketaren bi bitxikeria: 2. txandari anaitar txanda dei dakioke, gure jokalari guztiek haien artean jokatu baitzuten, Iosu Aritzekin eta Luis Ángel Tininekin; Aitor Goñik gure jokalari guztiekin jokatu zuen, Iosuk bakarrik lortu zuen puntua eramatea, Aritzek galdu zuen eta beste biek berdindu.
Laburpeneko taula azken sailkapenaren arabera lotura honetan aurki daiteke, eta argazki gehiago lotura honetan. Eskerrik asko Billabona Xake Taldeari argazkiengatik.