San Andreseko txapelketa - Azkoitia
2018-12-02
Iaz bezala, San Andreseko Azkoitiako txapelketa makro-festibal batean bihurtu da. Mudu guztiak kabida dauka eta sari kopuru ikaragarria da. Gainera, partidak 5 minutura izateak anbientea erlaxatua eragiten du, nahiz eta batzuek partida hauek, erritmo klasikokoak baino serioago hartu. Gure klubakide 3 joan ziren Urola bailararaino, Luis Ángel, Iosu eta Javi, eta jokatutako papera oso desberdina izan da.
Aukera gehien zeukana Luis Ángel zen, berak hiruren artean Elo altuena dauka, eta iaz sari bat irabazi zuen txapelketa honetan. Aurten aldiz, ez zen oso ondo hasi eta bigarren txanda porrota nozitu zuen. Hala ere, submarinoa egin eta gero, aukera zeukan iazko arrakasta errepikatzeko baina azken txandako porrotak 6 puntuekin utzi zuen 27. postuan.
Gero gure Gipuzkoako txapeldun ohia dator, Iosu. Bere txapelketaren lehenengo erdia primerakoa izan zen, baina bigarren erdian kale egin zuen, batez ere 8. eta 9. txandetan galdu zuelako. 10. eta azken txandan irabazi zuen, eta honekin azken sailkapena pixka bat konpondu zuen, eta 17. postuan 6,5 puntuekin bukatu zuen.
Beste istorioa da Javi. Denok dakigu Javiri pentsatzea gustatzen zaiola, eta ondorioz pintxeten txapelketetan ez dela oso ondo aritzen, baina txapelketa honetan gertatutakoa sineztezina da, batzuetan arerioek berak baina 2 minutu gehiago zeukaten erlojuan. Gainera, abere flakoak, odian ere xilo, eta 4 porrot jarraian lotu zituen, 6. eta 9. txanden artea. Esan genezakeen azken txandako garaipenak txapelketa konpodu ziola, baina gezurra izango zen, desastre bat izataen jarraitzen du, batez ere bere mailako jokalari batentzat. 77. postuan 4 puntuekin bukatu zuen.
Espero dezagun datorren urtean txapelketa errepikatzea eta jende gehiago animatzea parte hartzera.
Laburpeneko taula azken sailkapenaren arabera lotura honetan aurki daiteke, eta argazki gehiago lotura honetan.