Club de Ajedrez Agustin de Leiza

Agustin de Leiza Xake Elkartea


I Open Danobat Elgoibar sub 2200


2018-09-27tk 2018-12-13ra

Txapelketa berri bat jaio da Elgoibarreko xake taldeari esker. Txapelketa honen erritmoa 60'+30'' izan da, FIDEk ahaltzen duen errtimo mantsoena bere Eloa konputatzeko. Gurekoen artean Félixek jokatu du, eta gainera faborito hasten zen lehia. Hala ere, eta berriro, frogatzen da lan bat baldin badaukazula burmuinari asko eskatzen diona, arratsaldean burmuina egosia iristen dela. Eta ez dago beste era bat jartzeko, Félixen txapelketa ahazteko modukoa izan da.

Oso ondo hasi zen txapelketa gure kluba kidearentzako, lehenengo bi partidak ondo irabazi zituen, baina laister iritsiko zen lehenengo harria, hirugarren txandan Jon Aranaren kontra galdu zuen, niretzat txapelketaren sorpresa. Gero berdindu zuen Egoitz Irurekin eta bostgarren txandan berriro porrota, oraingoan Gines Raul Duras-ekin. Seigarrenean txapelketak ez zuen hobetu, beste berdinketa Mikel Leon-ekin, baina ondo amaitu zuen, garaipen batekin. Guztira 4 puntu eta 9. sailkatua.

Laburpeneko taula azken sailkapenaren arabera lotura honetan aurki daiteke, eta argazkiak lotura honetan.