Club de Ajedrez Agustin de Leiza

Agustin de Leiza Xake Elkartea


Ambar Sari Handia


2018-10-24tk 2018-12-19ra

Beste behin Gros Xake Taldeak antolatzen du txapelketa hau, kasu honetan 25'+10'' erritmoarekin. Bere ohitura denez, eta taldekako txapelketarako berotzeko, Alfredok parte hartu du, eta esan behar da ez duela gaizki egin, 9 puntuetatik 5 lortu ditu. Hala ere, aipatu behar da hasiera bukaera baino hobea izan dela. Lehengo partidak irabaziz, eta Carlos Lakunza eta Luis Olaizolarekin galduz gero, zazpigarren txandan Mikel Benaitorekin galdu zuen, eta 2 berdinketekin bukatu zuen Alfredok txapelketa, Oscar Jauregi eta Ernesto Fuentekin.

Laburpeneko taula azken sailkapenaren arabera lotura honetan.