Agustin de Leitza Xake Elkartea


» hasiera
» elkarteko bazkideak
» taldekako txapelketa
» azken txapelketak

» loturak

XVI Groseko Irekia

Aurten iraileko ireki tradizionala Espinek eta Claudiok jokatu dute, biak aktuazio zuhur batekin, baina Claudiok azken partida irabazi izan balu lehenengo hamar postuen artean buka izango zukeen.

Aurtengo lehen nobedade izan da txapelketa bederatzi txanda zutela, ez ohizko zazpi, baina bi puntu erdiko bye eska zezakeen. Txapelketa Iretza sagardotegia babestu egin du eta hori esker ezagun jokalari batzuk etorri ziren Donostiara, MI Dragan Paunovic eta MI Aimen Rizouk esate baterako.

Jo dezagun gure jokalarien egindako txapelketa aztertzera. Claudio aurreneko zerrendan 15. poztuan zegoen, lehen txandan irabazi egin zuen eta bigarrenean taulak egin zuen a priori irabazi behar zuen aurkari baten aurka. Hirugarren txandan partida ero bat irabazi zuen, jokaldi batean mate egin utzi ziotenean, eta berezi izan zuen bere aurkariaren azkartasuna bere jokaldien erantzuten. Laugarren txandan MI Aimen Rizouk-en aurka jokatu zuen, eta galdu ere, bosgarren txandan Espin-en aurka jokatu zuen, Claudiok irabazi zion final luze baten ondoren, lau ordu eta erdi baino gehiago jokatu eta gero, eta alde baten Espin-eko denbora estuasun esker, jokaldi 25.-enean 5 minutu baino gutxiago baitzeukan. Seigarren txandan galdu zuen aurreneko zerrendan nahiko behe zegoen jokalari baten aurka, baina zertxobait gaixo zegoen (betiko aitzakia). Zazpigarren txanda puntu erdiko bye bat hartu zuen, zortzigarrenean erraz irabazi zuen, azken txanda hasi baino lehen 5 puntu zeuzkan, azken txanda honetan Patrice Torres-en aurka jokatu zuen, eta apertura txar baten ondoren “eseki” zuen. Azkenean 20. postuan bukatu zen.

Espineko txapelketa ezberdina izan zen, garaipen batekin hasi zuen eta bigarren txandan Eduardo Sanz-en aurka galdu zuen. Hirugarren txandan berriz irabazi zuen baina laugarrenean dirudienez irabazita zegoen posizio bat xahutu zuen Dani Hernández-en aurka. Esanda dagoen bezala bosgarren txandan Claudio-ekin galdu zuen eta seigarrenean Mikel Zubia-ren kontra galdu zuen, honek 50 minutu berandu heldu eta gero. Zazpigarren txandan berriz galdu zuen eta azken bi txandan garaipena lortu zuen.

Txapelketaren irabazlea Bielorrusia-ko jokalaria MI Sergey Kasparov izan zen, berdinketa hauste hobea baitzeukan Aimen Rizouk baino, eta bi jokalarien honen atzean Letoniako GM Meijers Vi Sturs sailkatu zen. Txapelketaren zehetasunak ikus daitezke pdf dokumentu honetan (XVI Gros irekia) y argitaratu diren partida bisorean ikus daitezke ere. Orain txapelketaren argazki batzuk.

Lehenengo mahaiaren bista azken txandako hasieran.

Letoniako GM Meijers Vi Sturs hirugarren posturako trofeoa biltzen.

Argeliako MI Aimen Rizouk bigarren posturako trofeoa biltzen.

Txapelketaren irabazlea Sergey Kasparov.

 

castellano harremana - kokapena