Agustin de Leitza Xake Elkartea |
» hasiera » elkarteko bazkideak » taldekako txapelketa » azken txapelketak » loturak |
XXX Donostiako Irekia, 2007Bere ohitura jarraitzen Espínek jokatu du Donostiako Irekia Aste Santu honetan. Bere tornea ona izan dela esan dezakegu, baino ez suziriak botatzeko. Txapelketa poloniarra Jakub Czakon-ek irabazi du, bigarren postuan beste poloniarra sailkatu da, Zbigniew Pakleza, eta faboritoa hirugarren postuan geratu da Kevin Spraggett (azken txandan 5 minututan akordatu du taulak Reynaldo Verakin eta horregatik ez du txapelketa irabazi), laugarrena Marijan Petrov sailkatu da eta bostgarren postuan Reynaldo Vera, jokalari bostak 7 puntuekin. Txapelketaren garailea MI Jakub Czakon irabazitako txapela eta trofeoarekin, ezkerrean Mikel Zubia eta eskubian Gipuzkoako Xake Federakuntzaren presidentea Luis Hernández. Agustín de Leizako jokalariaren txapelketa horrela joan da: lehen txandan galdu du Jakon Aabling-Thomsen-en (2267) aurka, gure lurrean Erasmus egiten duen jokalari daniarra. Bigarren txandan Ma Teresa Peña Galarza-ri irabazi dio eta gero bi porrot eskuratu ditu, Alex Rodríguez González-en (2091) eskuetan eta Juan Manuel Riesko Lekuona-ren (1964) eskuetan. Hurrengo egunean txanda bikoitza zegoen eta goizeko txandan Espínek "bye" bat hartu zuen, eta ondo joan zaio, zeren hasiera lasaia eta gero (nahiz eta emaitzak indar zerrenda jarraitu izan), andoaingo jokalariak azeleratu du eta seigarren txandan Patricia González Pueyo-ri irabazi dio, gero taulak egin zuen Jon Argandoña Riveiro-kin (1950), taulak honen ondoren Mikael Henlin (1948) jokalari suediarrari irabazi dio, baina bukatzeko, azken txandan Iñigo Galarza Cenzano-ren (1975) aurka galdu du. Gauzak horrela 81. postuan sailkatu zen 4 puntuekin eta ber nazioarteko ELOan igoera batekin, 2,7 puntu. Dagoeneko daude Espin jokatu duen partidak bisorean |