Agustin de Leitza Xake Elkartea |
» hasiera » elkarteko bazkideak » taldekako txapelketa » azken txapelketak » loturak |
2007 Benasque txapelketaUrtero egiten duen bezela, Espinek jokatu du Benasqueko irekia, eta aurten Eneko berarekin joan da. Ez daukagu zehaztazun guztiak bainak esan dezakegu biak 4,5 puntuekin bukatu dute, baina era ezberdinetan. Eneko indar zerrendan 236. zen eta Espin 362. zen, eta ez zuten kortea gainditu. Lehen txandan biak galdu zuten jokalari hoberekin aurka. Bigarren txandan derbi bat ikusi genuen, gure bi jokalariek elkarrekin jokatu zuten, eta Espinek irabazi zuen pieza beltzekin. Ez kezkatu Eneko, gogoraziko zaitugu noizean behin. Momentu honen aurrean suerte aldatu zen, Espinek bakarrik puntu erdi bat lortu zuen hurrengo lau txandetan, eta bitartean Enekok 3 lortu zituen. Azken lau txandetan Enekok 1,5 puntu lortu zituen (baina hori bai, bakarrik galdu zuen jokalari hoberekin aurka) eta Espinek 3 puntu lortu zituen, nahiz eta azken txandan lortu zuena bere aurkaria ez zelako aurkeztu izan zen. Azkenean Enekok 247. postuan bukatu zuen eta Espinek 275. postuan, biak 4,5 puntuekin. |