Agustin de Leitza Xake Elkartea


» hasiera
» elkarteko bazkideak
» taldekako txapelketa
» azken txapelketak

» loturak

XVII. Groseko Nazioarteko Irekia

Urtero egiten duen bezela Espinek jokatu du Groseko Irekia. Esan daiteke txapelketa ona egin duela, ematiz onak lortuz, nahiz eta 9 txandetako nekea nabaritu eta azken txandan Mikel Zubiaren kontra galdu du.


Lehenengo mahien bista 7. txandan.

Lehen txandan ez zuen kortea gainditu eta gero txapelketa irabazi zuen GM Dragan Paunovic jokalariaren kontra jokatu zuen. Bigarren txandan BYE bat hartu zuen eta hirugarrenean irabazi zion futbol entrenatzaile ohiari Jose Antonio Irulegi. Laugarren txandan taulak egin eta gero, bi garaipen lortu zituen segidan eta zazpigarren txandan 6tik 4 puntu zituen eta Eduardo Sanz-en aurka jokatu zuen Espinek. Emaitza ELOari begiratuta normala den izan zen. Zortzigarren txandan puntu erdi bat erdietsi zuen gure klubako bestia beltza den Iñigo Galarzaren aurka, eta jadanik esan dugunez azken txandan Mikel Zubiarekin galdu zuen.


Otras mesas en la 7a ronda con Espín jugando contra Eduardo Sanz al fondo.

Esan dugunez txapelketa GM Dragan Paunovic-ek irabazi du, oso ondo hasi eta gero 6/6 lortu eta gero hiru taulak egin ditu. Nahiz eta azken sailkapenean eragin zuen faborito batzuk BYE batzuk eskatzea.


Hirugarren sailkatua Dzhurabek Khamrakulov, gainera MI norma bat lortu du.


Bigarren sailkatua FM Anton Kovalyov.


Txapelduna, nahiz eta txapela ez izan, GM Dragan Paunovic.

Txapelketaren laburpena (pdf)

Partidaren bisorea

castellano harremana - kokapena