Agustin de Leitza Xake Elkartea |
» hasiera » elkarteko bazkideak » taldekako txapelketa » azken txapelketak » loturak |
Gipuzkoako bakarka gorengoen txapelketaNahiz eta Billabonan egoitza izan, gipukoako federakuntza antolatzen duen txapelketa hau bakarrik Claudiok jokatu du. Kronika hasi baino lehen zoriundu behar diegu antolatu dutenei, oso la polita egin dute eta ura eta pastak edukitzea lujo bat da guretzat eta oso ondo etorri zitzaizkigun (ezta Iosu?).
Torneoari dagokionez, berriz Iñigo Argandoña irabazi du, baina kasu honetan azken txanpan irabazi du, ezen azkenean Aitor Alcaidekin berdinduta bukatu baitu, eta Iñigok irabazi du progresibo hobeagoa zeukalako, hirugarren Eduardo Sanz sailkatu da. Gure jokalariak txapelketa normala egin duela esan daiteke, baina berak erdipurdikoa izan dela pentsatzen du, ELO aldetik azkenean bakarrik puntu bat galdu du, eta 8. postuan sailkatu da. Primerako 2. jokalariaren saria lortu du (nahiz eta primerako 4. jokalaria sailkatu) baina ez du mailatik igo, beraz baliteke datorren urtean lehen mailako saria lortzeko jarraituko du lehiatzen. Txapelketa txarto hasi zen Claudiorentzat, lehen jardunaldia galdu baitzuen, eta txuriekin gainera, txapelketako garailearen anaiaren kontra, Ion Argandoña, honek txapelketa oso ona burutu du, eta bakarrik ohorezko tokietatik kanpo geratu da azken partida galdu eta gero, denboragatik baina ziurenik irabazita zegoen posizioan. Bigarren txandan, Claudiok irabazi zuen partida estuasunak igaro eta gero, Javier Rodriguez Cabreara kalitate bat galdu zuen lehenengo jokaldietan, baina Claudioren jokoa ez zen batere konbentzigarria. Lehengo taulak hirugarren txandan Diego Olmoren aurka, berriz txuriekin, partida kaxkarra jokatuz, eta laugarren txandan berriz garaipena Egoitz Irureren aurka, partida hau da txapelketaren partida bakarra Claudio ondo jokatu duena. Bostgarren txandan taulak berriz, txiriekin, Ernesto Fuenteren aurka, partida honetan denetatik pasa izan zitekeen, hasieran txuriak zuen abantaila, gero beltzak zuen abantaila, gero berriz txuriak, gero beltzak abantail erabatekoa eduki zuen, gero abantaila hau txuriak eduki zuen, eta azkenean, nola ez, taulak. Seigarren txandan Claudiok irabazi zuen Erik Juezen kontra, oso partida arraroa izan zen, Gambito Staunton batekin hasi zen baina bietako inork ez zekien teoria, eta bukatu zen beltzakin peoi gehiago batekin eta txurien lagaketa behartzen. Azken jardunaldian, eta berriz txuriekin, partida txara Claudiok jokatu zuena, taulak lortu zuen, nahiz eta ziurenik galduta egon behin baino gehiagotan partidaren zehar Jon Aranaren kontra. Ikusita ikusiz txapelketa ona izan dela beltzekin eta txarra txuriekin izan daiteke, beltzekin 3 puntu lortuz eta txuriekin 4tik 1,5 lortuz, espero dezagun hori aldatzea taldeko txapelketerako. |