Agustin de Leitza Xake Elkartea


» hasiera
» elkarteko bazkideak
» taldekako txapelketa
» azken txapelketak

» loturak

Iruñeako Irekia 2007

Oso emaitza kaxkarra Javik lortu duena gabonetako txapelketa honetan. Nahiko ondo hasi zuen, lehen bi txandak irabazi baitzituen, baina dena esateko aurkari "errazak" ziren eta ez genuen beste emaitza espero. Hirugarren txandan Javik galdu zuen maixu baten kontra, baina laugarren txandan porrot honekin kontagiatuta edo berriz galdu zuen, partida erraza zirudien batean. Abenduaren 26an txanda bikoitza zegoen, eta Javik bye bat hartu zuen goizean, eta arratsaldean bere partida nahiko erraz irabazi zuen. Hurrengo egunean hasi zen Javiren via kruzis partikularra, zazpigarren txandan bere taldekide ohi batekin, Antonio Segovia, jokatu behar zuen, eta partida irabazita eduki eta gero galdu egin zuen jokaldi batean, berak esaten du honek erakusten duela bere jokoa oxidatuta dagoela, taldeko txapelketatik ez baitu jokatu.

Segoviarekin partidak ondorio latzak ekarri zituen, hurrengo bi txandak galdu zituen Javik, a priori aurkari errazekin, ELOari begiratuta. Azkenean Javi 97. postuan sailkatu da 3,5 puntuekin.

Laburpena (pdf)

castellano harremana - kokapena