Agustin de Leitza Xake Elkartea


» hasiera
» elkarteko bazkideak
» taldekako txapelketa
» azken txapelketak

» loturak

Benasque-ko Irekia 2008

Urtero bezala Espinek jokatu du Benasqueko irekia, eta aurten Javik ere akonpainatu dio abentura honeta. Bien txapelketa ona izan dela esan daiteke, biek Elo puntuak irabazi baitituzte, Javik 10 eta Espinek 3, eta gainera, biek jokatu dute MI eta GM-en kontra.

Espinen txapelketatik hasiko gara; hasiera oso ezohizkoa izan zen, lehen txandan galdu zuen 2300 baten aurka, hala era bigarren txandan GM baten kontra jokatu behar zuen. Hirugarren txandan lehen garaipena lortu zuen eta honezkero bi taulak lotu zituen 2000 baino gehiago zeukaten aurkarien kontra. Gero garaipenak eta porrotak sakabanatu ziren. Espinek ez zuen galdu bera baiano Elo gutxiago zeukan inorren aurka eta 4 puntukin bukatu zuen txapelketa, 360. postuan (391. postuan hasi eta gero) baina esan behar da desenpateak oso bitxiak izan direla Benasquen. Bitxikeri bezala esan behar dugu Espinek jokatu zuela 5 nazionalitate ezberdinekin, espainiar, boliviar, alemaniar, Txina Taipeikoa eta angolarra.

Javik oso txapelketa itxurosoa ere egin zuen, izan ere, 2 MI, eta 1 WMI kontra jokatu zuen. Lehen bost txandetan garaipenak eta porrotak tartekatu ziren (partida guztiak beltzak irabazita), 6. txandan taulak eta hemendik aurrera berriro porrotak eta garaipenak tartekatu ziren (oraingoan denak txuriek irabazi zituzten). Azkenean Javik 172. postuan bukatu zuen (192. postuan hasi zuen), 5,5 puntuekin. Hori bai, bere tornea ez zen izan Espinekoa bezain internazionala, 3 indiar eta serbiar batekin jokatu baitzuen.

Benasqueko irekia 2008 (pdf)

castellano harremana - kokapena