Agustin de Leitza Xake Elkartea


» hasiera
» elkarteko bazkideak
» taldekako txapelketa
» azken txapelketak

» loturak

Beraungo pintxetak

 

Joan den igandean jokatu genuen Beraunen, hango festak direla eta, iaz bezala Beraun-Berak gonbidatu gaituzte. Han bildu dira Euskadiko jokalari onenetarikoak, MI bat barne, eta Urnieta-A. de Leitza taldeak laukote bat aurkeztu zuen, Iosu, Javi, Claudio eta Eneko osatua. Aurten, iaz ez bezala, ez da Laudrupik egon (begiratu iazko kronika, oops oraindik ez dago!), eta laukoteak jokatu zuen partida guztiak. Gure txapelketa erdipurdikoa izan dela esan daiteke, hori bai jateko orduan Elo-ak 2800ra igotzen du, hurrengo argazkiak ikustea baino ez dago.

Txapeleta Orvina taldeak irabazi zuen erraz, 5 puntu baino ez zuten galdu txapelketa osoan, gainontzekoak, esan dugun bezala, jatera joan ginen. Janaria iazko bezalakoa izan zen (oops, oraindik ez dago!), entremesak eta pizzak, eta gu izan ginen azkenak joateko.


Aretoaren bista orokorra.


Aretoaren bista orokorra.


MI Unai Garbisuk lehen mahaiako jokalari onentzat saria jasotzen.


Eneko gure saria jasotzen.


Gros X T hirugarren sailkatu zen.


Zarautz bigarren.


Eta Orvina lehen postuan.

castellano harremana - kokapena