Agustin de Leitza Xake Elkartea |
» hasiera » elkarteko bazkideak » taldekako txapelketa » azken txapelketak » loturak |
Groseko irekia09-10-02Groseko irekia bukatu da eta urtero bezala Espinek jokatu du, azken urteetan bezala 9 txandetara jokatu da eta ohiko maisuak etorri dira. Gure kidearen aktuazioa aztertu baino lehen ezan behar da txapelketa oso desorekatua zegoela. 11 maisuek jokatu dute, gutxi gorabehera 2400 Elo puntuekin, hala ere bakarrik 3 jokalari ziren hauen eta 2000 Elo puntu zeukaten jokalarien artean. Ezberditazun hau ematen zen ere beheko jokalairen artean, beraz ez dugu uste Elo bariazioa esanguratsoa denik aktuazioa neutzeko. Hasteko esan behar dugu Espinek 7 puntu Elo galdu dituela, hala ere 21. postuan bukatu du nahiz eta 37. postuan hasieran izan. Txapelketa espero zen bezala hasi zen, Espinek ebaketa pasatu zuen eta lehenengo txanda irabazi zuen, eta bigarrenean galdu zuen maisu baten kontra. Hirugarren txanda ez zuen jokatu, goizeko txanda baitzen, eta laugarrenean tablak egin zituen Fomentoko jokalariaren aurka Mikel Alvarado. Bostgarrenean Kai Ming Tungen aurka galdu zuen eta seigarrenean txapelketaren puntu beltza, partida galdu baitzuen txapelketaren 61. kontra. Hala ere azken bi txandak irabazi zituen eta 5 puntuekin bukatu zuen. Ohikoa denez txapelketaren laburpena lotura honetan ikus daiteke, eta partidak prest daudenean ipiniko ditugu gure bisorean. |