Agustin de Leitza Xake Elkartea |
» hasiera » elkarteko bazkideak » taldekako txapelketa » azken txapelketak » loturak |
Gipuzkoako bakarkako txapelketa nagusia09-12-06Bart bukatu zen Gipuzkoako bakarkako txapelketa nagusia. Zarautzen jokatu da eta Felixek parte hartu du. Orokorrean oso ondo jokatu du eta azkenean bostgarren sailkatu da, baina oriaindik ez dakigu horrek sailkatuko duen Euskadiko txapelketa jolasteko edo ez. Felixek hutsune bakarra izan du txapelketa osoan, bigarren txandan hain zuzen ere, baina gainontzekoa ondo joan zaio eta beste bi taula bakarrik laga egin ditu, azkenean 7-tik 5 puntu lortuz. Txapelketa Iñigo Argandoñak irabazi du, eta hala ere, Elo puntuak galdu egin ditu. Bigarren beste Iñigo sailkatu da, Martin, eta hirugarren Aitor Alcaide, baina txapelketaren sorpresa Ezpeleta izan da, oso ondo jokatu baitu eta azken txandako porrotak bakarrik laugarren posizioan jarri du. Beti bezala txapelketaren laburpena pdf-n eta partidak bisorean. |