Agustin de Leitza Xake Elkartea


» hasiera
» elkarteko bazkideak
» taldekako txapelketa
» azken txapelketak

» loturak

Foral zubiko A irekia

09-12-09

Javik jokatu du foral zubiko A irekia, txapelketa Huarten jokatu da eta Orvina elkarteak antolatzen du. Beno, esan dugu Javik jokatu duela, baina esan izan genezakeen GM Corralek jokatu duela 2500 performance egin baitu, eta 50 Elo puntu irabazi baititu.


Javi txanda batean jokatzen.

Oraindik ez daukagu lehen eskuko informazioa, baina esan dezakegu Javi ondo moldatzen ari dela bere errepertorio berrira. Txapelketa horrela joan zen: Javik irabazi zituen lehenengo bi partidak, hirugarren txandan bye bat eskatu zuen eta horren bueltan beste hiru patida irabazi zituen. Zazpigarren txandan txapelketa osan laga egin zuen puntu erdi bakarra laga egin zuen, eta txapelketaren beste sorpresarekin, hasierako ranking-ean azken jokalariarekin! Azken txanda goizekoa izan zen eta Javik Mombielari irabazi zion txapelketa zoragarria osatzeko.


Javi bere trofeoarekin eta beste sekzio garaileekin aldamenean.

Hemen txapekeltaren laburpena pdf-n eta partidak (azken txanda falta da) bisorean.
castellano

harremana - kokapena