Agustin de Leitza Xake Elkartea |
» hasiera » elkarteko bazkideak » taldekako txapelketa » azken txapelketak » loturak |
Gipuzkoako azkar bakarka txapelketa09-12-20oan den 12an jokatu zen Ibarran Gipuzkoako azkar barkarka txapelketa. Gure kluba ordekatzen Iosuk, Aritzek eta Enekok parte hartu zuten. Guztira 24 jokalari bildu ziren Ibarran eta azkenean Iosu, asko sufritu eta gero, “gipuzkoako azkar partiden erregea” bihurtu zen. Jokalariak 3 taldeetan banatu ziren lehenengo fasean beraien Eloaren arabera. Aritz eta Eneko talde berean geratu ziren eta ez zuten oso paper ona bete, eta azkenean sailkatu ziren 6-12 tokiak lehiatzeko. Iosuk, bestaldetik, ez zuen izan inolako arazorik finalera sailkatzeko, nora talde bakoitzaren lehenengo 2ak sailkatzen ziren garaipena lehiatzeko. Iosuk oso ondo hasi zuen finala, faborito bati irabazten eta azken txanda jokatzeko geratzen zenean txapelketa bere eskuetan zeukan, momentu hori arte puntu erdi bat bakarrik lagatuta baitzeukan. Gainera, azken txandan aurretik aurkari ahulekin jokatu behar zuen, baina hemen hasi ziren arazoak, agian urduritasunak bere papera bete zuen, eta jokalari andoaindarrak ez zuen mugimenduekin asmatzen, eta bere posizioa gero eta txarrago zen. Baina puntu erdia behar zuen txapelketa irabazteko. Bitartean Enekok eta Aritzek jokatzen zuten beraien egungo bigarren derbya, baina Iosuren partidara begiratzen. Jendea mahaiaren inguruan jarri zenean Iosu hasi zen ondo jokatzen, ematen duen esan ziola bere buruari “faltatzen zaidan erdi puntu hori atera behar dut edonola”. Honezkero, bere joko normala atera zuen eta azkar mugitzen hasi zen, bere aurkariak botatako piezak bere denboran berripintzeko eskatu zuen eta guzti, eta pixkanaka-pixkanaka bere posizioa hobetuz joan zen, urduritasuna aurkarira pasa zuen eta azkenean taulak adostu ziren. Azken podiumean Iosu, Alcaide eta Agirretxe egon ziren. Jokalariek “mañanitoak”, yogurrak eta mota desberdinako edariak hartu zuten, arratsalde dibertigarria egiten. Hemendik zoriondu nahi genuke antolakuntza bere lan izugarriagatik. Garaipen berri hau gure klubaren azken ezin hobe bolada islatzen du, bakarka emaitzetan bada ere. Badirudi azkenean gure “promesa gazteekin” egindako lana azaltzen dela. Izango da hau taldeko txapelketaren iragarpena? Denborak esango du.... |