Agustin de Leitza Xake Elkartea


» hasiera
» elkarteko bazkideak
» taldekako txapelketa
» azken txapelketak

» loturak

XXXIII. Donostiako Irekia

2010-04-07

Beste batean Donostiako Irekia jokatu da, aurten maisuez gain, Javik eta Espinek jokatu dute. Aramis Álvarezek irabazi du txapelketa, baita GM norma bat lortu ere.

Podio
Donostiako irekiaren podioa.

Txapelketa oso lehiatua izan da eta azken txandan bakarrik erabaki da, non Aramisek bere  partida irabazi duen eta garaipena lortu du.

Lehenengo mahaiak jokatzen
Lehenengo mahaiak martxan.

Javiren txapelketa goitik behera joan da, ondo hasi zen eta maisuekin jokatzea lortu zuen, baina txanda bikoitzean suerte aldatu zitzaion. Goizean maisu batekin galdu zuen eta arratsaldean baita, eta porrot hauengatik ez da errekuperatu. Azkenean 4 puntuekin bukatu du txapelketa.

Javi Aranaren kontra jokatzen
Javi Aranaren kontra jokatzen.

Espinen txapelketa hobea izan da, galdu du galdu egin behar duenekin eta meritu handiko taulak ere lortu ditu, adibidez Acostaren kontra. Lau puntuekin, Javi bezala, bukatu du txapelketa.

Espin Sabino Etxeberriaren kontra jokatzen
Espin Sabino Etxeberriaren kontra jokatzen.

Beti bezala txapelketaren laburepena pdf-n eta orain arte argitaraturiko partidak bisorean.


castellano

harremana - kokapena