Agustin de Leitza Xake Elkartea |
» hasiera » elkarteko bazkideak » taldekako txapelketa » azken txapelketak » loturak |
Groseko Irekia2010-10-02 Aurten Groseko irekia normalean baino beranduago jokatu egin da, urrian bukatu da eta. Hala ere, gure jokalari nekaezinak, Jesus Maria Espin, jokatu egin du urtero bezala hobe izan zitekeen emaitz on bat lortuz. Azken urteetan izan den bazala 9 txandako txapelketa izan da eta "bye" bat baino gehiago eska zitekeen. Aurtengo edizioko hutsune bat izan da txapelketa olinpiadekin kointziditu egin dela, eta normalean etortzen diren maisuak ez direla etorri. Etorri den bakarra Azer Mirzoev maisu handia izan da eta berak irabazi du txapelketa puntu erdi bat bakarrik galduz Iñigo Argandoñaren kontra, hau bigarren sailkatu da. Espinen txapelketa bere rating-ekin ados joan da azken txanda arte, non galdu duen, eta honek jarri du 31. postuan azken sailkapenean eta 15 puntu Elo galdu egin ditu, txapelketaren web orriaren arabera. Txapelketaren laburpena pdf-n. |