Agustin de Leitza Xake Elkartea


» hasiera
» elkarteko bazkideak
» taldekako txapelketa
» azken txapelketak

» loturak

Gipuzkoako azkarrak txapelketa bakarka

2010-12-16

Aurten Ibarrara Iosu, Aritz, Eneko eta erdi engainatuta Félix ere joan dira. Lehenik eta behin esatea Gipuzkoako azkarren txapelduna ez dagoela gure kluban, Iosuk ezin izan zuen bere koroa mantendu.

Aurten txapelketaren formatua aldatu zen pixka bat jende gutxi apuntatu zelako, eta jokatu zen guztiak-guztien-kontra txapelketa bat, Iosuri gustatzen zaion bezala, 18 jokalarien artean. Txapeldun argia Ros izan zen, partida bakar bat galdu zuen eta azkenean 18 puntutik 17 lortu zituen. Iosu sailkatu zen 4. posizioan, Félix 6. posizioan eta pixka bat dezepzionatuz, Aritz 14. eta Eneko 16.

Pintxetak 2010
Azkarrak 2010 sailkapena

castellano

harremana - kokapena