Agustin de Leitza Xake Elkartea


» hasiera
» elkarteko bazkideak
» taldekako txapelketa
» azken txapelketak

» loturak

Derio 2011

2011-05-29

Aurten Deriora (aireportuaren aldamenean) Claudio eta Iosu joan ziren, Claudioren GPSaren akatsak jasan eta gero. Edizio honetan 8 txanda jokatu ziren eta erritmoa 20 minutu jokalari bakoitzerako partida guztirako izan zen. Herriko jokalariaz gain maisu batzuk bildu ziren joko aretoan, eta azkenean GM Gabriel del Riok irabazi zuen txapelketa.

Gure jokalariei dagokionari esan daiteke ondo ibili zirela biak, baina xehetasun batzuekin. Iosuk txapelketa osoa eman zuen goiko mahaietan, Claudiok, aldiz, itsaspekoa egin zuen txanda bai, txanda ez. Hala ere Eloren kalkulua egingo bagenu Claudiok irabaziko zuen puntu bat eta Iosuk 3 galduko zuen. Baina Elo puntuek ez dute egia osoa esaten, Iosuk irabazita zeuzkan partidak ez zuen irabazten bitartean, eta taulak ziren posizioak galtzen zuen bitartean, Claudiok berea jokoa arrakastan eraman zuen dobleteak jasotzen, hori bai, maila handiko jendeekin.

Guztira eskarmentu ona, eta baliagarria “era berrian” non gauden jakiteko.


Txapelketaren laburpena (pdf).



castellano

harremana - kokapena