Aurten gure bi
jokalariek
jokatu dute Groseko irekia, Espin eta Guerrero. Azken urteetan bezala
9 txanda jokatu dira eta egia esateko, luzeegia izan da gure
jokalarientzat. Txapelketa ondo hasi zen, biek mozketa pasa zuten eta
bigarren txanda elkarren kontra jokatu zuten taulak eginez. Hurrengo
txandak normal joan ziren baina azken 3 txandetan nekatuegiak zeuden,
eta Espinek bukatu zuen 3,5 puntuekin (azken txandan atsedena hartu
zuen 0 batekin), eta Guerrerok 4 puntu atera zituen, biek galdu
zituzten Elo puntuak.
Beti bezala txapelketaren
laburpena pdf-n.