Agustin de Leitza Xake Elkartea


» hasiera
» elkarteko bazkideak
» taldekako txapelketa
» azken txapelketak

» loturak

Fortunako Pintxetak

2011-10-02

Aurten Fortuna Klub Deportivoaren ehungarren urteurrena ospatzen da, hemendik gure zorion beroenak, eta bere xake sekzioak txapelketa berezi bat antolatu du. Bi faseetan banatu egin da, haste honetan txapelketa nagusia jokatu da, eta gonbidatu egin dute Euskal ligaren taldeak, eta joan den astean txapelketa sailkagarri bat jokatu zen talde gipuzkoar batzuekin, gu haien artean.

Lehenengo fasean bost talde jokatu genuen joan-etorri liga batean, bost talde horiek Fomento, Billabona, Mundarro, Fortuna eta gu izan ginen. Fomentok talde ona aurkeztu zuen, Ros, Dominguez, Alvarado eta Gonzalez, eta lehenengo txandan gu jipoitu eta gero erraz irabazi zuten aurreko fasea, nahiz eta etorriko partidan guk irabazi genuen. Orokorrean, ez bakarrik emaitza hori, bigarren buelta hobeto jokatu genuen, eta azkenean, guk ere erraz lortu genuen bigarren postua, eta txapelketa nagusirako txartela.

Aste honetan txapelketa nagusia jokatu da, eta bi faborito nagusi zeuden, Sestao (GM Mario Gomezekin) eta Batalla (el Piberekin), Grosek ere parte hartu du, baina jokalari gazteak aurkeztu dute eta ezin izan dute azken lekua saihestu. Berriro ere lehenengo buelta oso txarra izan da guretzat eta 3 “rosco” eskuratu eta gero 5. posizioan geunden 6 puntuekin bakarrik. Bigarren txandan esnatu gara eta 12 puntu lortu ditugu bigarren txandan bakarrik, Fomento eta Sestao irabaziz. Bigarren fase bat bazegoen, horretan match bat jokatu dugu Fomentokin bi partidetara, baina lehenengo faseko emaitzak kontuan hartzen ziren. Horrek egiten zuen ia ezinezkoa izatea 3. postua eskuratzea, hala ere bi partidetan Fomentok irabazi egin du, eta legez eskuratu dute 3. postua.

Guri dagokigunez, hara Iosu, Claudio, Aritz eta Eneko joan dira bi aldietan. Bai aurreko fasean, bai txapelketa nagusian lehenengo bueltak oso txarrak izan dira, Iosuren garaipena Mario Gomezen aurka izan ezik, noski. Bigarren txandak askoz ere hobeak izan dira, eta atzetik aurrera egin dugula esan daiteke. Iosu ez da oso pozik atera berak burutako txapelketarekin, hala ere bere bi garaipenek Mario Gomezen kontra eztitu egin beharko lukete txapelketak utzitako zaporea. Claudio oso erregularra izan da, taldea bezala lehenengo txandak txarrak, baina orokorrean puntu gehiago merezi izan ditu posizio onak lortu dituelako, batez ere txapelketa nagusian, eta adibidez Cruz-Lopez-en aurka ez du mate 7-etan ikusi (ez zen hain zaila ikustea). Aritzek nabaritu du praktika falta, eta orokorrean ahul ibili da, Parronovich puntu bat eta guzti kendu egin dio. Eta bukatzeko, Eneko irregularra ibili da, partida onak egiten eta gero sekulako akatsak.

Laburtzeko, txapelketa ona eta ondo antolatuta, gustura joaten gara beti txapelketa honetara, gainera aurten extra batekin. Argazki batzuk ikusteko lotura honetan.



castellano

harremana - kokapena