Agustin de Leitza Xake Elkartea


» hasiera
» elkarteko bazkideak
» taldekako txapelketa
» azken txapelketak

» loturak

Oñatiko Gaztelekuko Txapelketa

2011-11-19

Aurten ere jokatu egin da Oñatiko Gaztelekuko Txapelketa, eta hara joan dira Felix, Iosu, Aritz eta Claudio. Nahiz eta oso goiz jaiki behar, umore onez zeuden eta lehiatzeko gogoekin. Txapelketa 6 txandetara jokatu da eta erritmoa 15 minutu jokalari bakoitzarako. Gainera maisu batzuek parte hartzea espero zen. Txapelketa bukatzeko antolakuntzak eskainitako pintxo pare bat eta gero gure partetik hartutako beste pare bat eta Andoainera.

Gure jokalarien txapelketaren emaitza desberdina izan da, hemen banan-banan:

Iosu oso ondo hasi zen, lehen 3 partidak irabaziz, baina 4 txandan gertaera itxusia jasan zuen Carlos Varas-en kontra eta horrek afektatu zion eta azken bi partidak galdu zituen. Felixek bi partida galdu zituen, Iosu eta Cesar Montolio kontra, eta gainontzekoak irabazi, 4 puntuekin amaituz 11. postuan. Aritzen txapelketa desiguala izan zen, ondo hasi zen, eta nahiz eta Limeresekin galdu, Antonio Miguel-en kontra taulak egin zituen, baina hurrengo txandan Egoitz Irure-ren kontra galdu egin zuen eta hor amaitu ziren saria lortzeko aukerak. Clauido ere oso ondo hasi zen, 3. txandan Limeresi irabazi zion amaiera ero batean. Limeresek denboragatik galdu zuen Claudiori 2 segundu gelditzen zitzaionean. Gero 2 partida jarraian galdu zituen, gero lehen eta bigarren gelditu zirenekin, Fran Miguel eta Alejandro Franco hain zuzen ere, eta irabazi zuen azken partida, 4 puntuekin amaitzeko 10. posizioan.

Txapelketaren laburpena aurki daiteke lotura honetan pdfn.

castellano

harremana - kokapena