Joan den abenduaren
17an, eta
dagoeneko ohitura den bezala, Ibarrako polikiroldegian pintxeta
bakarko txapelketa jokatu zen. Haraino klubako asko joan ginen, Iosu,
Luis Angel, Felix, Claudio, Aritz eta Espin. Jokalari gehien
aurkezten zuen kluba ginen, guztira 21 izanik.
Txapelketa bi fasetan
banatu
zen, lehenengo fasean bi talde egin ziren, 11 eta 10 jokalariekin,
eta liga bat jokatu zen. Bigarren fasean talde horien lehenengo 4
jokalariek jokatzen zuten txapelarako, hurrengo jokalariek 9-16
postuengatik eta gero beste multzo bat osatu zen. Txapelarako Iosu,
Luis Angel eta Felix sailkatu ziren, bigarren multzorako Claudio eta
Aritz, eta hurrengo multzorako Espin gelditu zen. Azken fase honetan
Iosuk 3. posizioa eskuratu zuen eta Felixek eta Luis Angelesek ezin
zuten azken bi posizio saihestu.
Laburpen bat egiteko
esan
daiteke inork ez zuela oso ondo jokatu, Iosu ere, nahiz eta 3. postua
lortu, kexati zegoen bere jokuarekin.
Datorren urtean gehiago.